Roscones de Reyes en Mercadona

Gabon hauetan Mercadonaren 5 Errege-Erroska ezberdinen artean aukeratu

2016ko abenduaren 30a

Errege-Eguna oso ospakizun berezia da, bai umeentzat, bai… hain umeak ez direnentzat ere. Postre klasiko hau gozatzeko tradizioa urtero-urtero jarraitzen dugu Gabonetan, gure lagun eta familiakoekin mahaian jarrita partekatzen dugun unea: ahaztezina, dibertigarria, eta batez ere… gozo-gozoa!!!

Azkenean ere heltzear dago hainbeste itxaron dugun Errege-Eguna… Eta berarekin, Mercadonaren Errege-Erroska. 5 aldaera zaporetsu dituzu eskura, barrubetearekin zein barrubete barik, gustukoen duzuna aukera dezazun.

Errege-Erroska, tradizio ahaztezina

Ezagutzen al duzu Errege-Erroskaren tradizioa? Mende asko atzera egin behar da honen jatorria aurkitzeko, baina gaurko egunean mantendu egiten du oraindik hain gustuko dugun jakin-mina eta libertimenduaren arteko nahasketa hori, barruan ezkutatuta dituen Erregea edo Baba nori egokituko.

Errege-Erroska zatitan banatzen da, mahaikide guztiek, Erroskaz gozatzeaz gain, jakin-min horretan parte har dezaten, Erregea ala Baba, barruan zer ekarriko dien irrikan. Erregea egokitu zaionari, bejondeiola!, Mercadonaren Errege-Erroskaren kutxak barnean duen koroaz koroatua izango da. Baba egokitu zaionak, ordea… erroska erosi beharko du hurrengo urtean, tradizioak jarrai dezan!

5 Errege-Erroska ezberdin, nahiago duzuna aukeratzeko:

Egun berezi-berezi hau guztiok ospa dezagun, Mercadonaren Errege-Erroskaren 5 aldaera zoragarrien artean aukeratu ahal izango dugu:

  • Esnegainezko Erroska:

Esnegaina maite dutenentzat, Errege-erroska klasikoa dugu hau, esnegain zoragarri eta zaporetsuzko barrubete oparoarekin.

  • Esnegain eta Trufazko Erroska:

Zertxobait gehiago eskatzen dutenentzat, konbinazio perfektua daukagu: erdia esnegaina eta beste erdia trufa den Errege-Erroska. Ba al dago gehiago eskatzerik?

  • Kremazko Erroska:

Barruan gozotegi-krema zoragarria duen Errege-Erroska, erroska baterako osagarri ezin hobea, hain zuzen.

  • Zirikilote Erroska:

Zapore ezberdin batez gozatu nahi dutenek Zirikilotez betetako Errege-Erroska aukera dezakete. Hatzak miazkatzeko modukoa!

  • Barrubeterik gabeko Erroska Arrunta:

Bere horretan goza dezakezu barrubeterik gabeko Errege-Erroska Arrunta, edo zuk nahi duzunarekin betez… zuk erabakitzen duzu, bada, erroska honen zaporea.

Aukeratzen duzun erroska edozein dela ere, Mercadonaren Errege-Erroskak fruta azukreztatu gozo-gozoa dute gainean; azukre aletu hezez hautseztaturik eta almendra xafla finez apaindurik daude, halaber.

Ideia jeniala da egun hain berezi horretan Mercadonaren Errege-Erroska oparitzea, edo familia zein lagunartean partekatzea. Zer egokituko zaizu aurten? Erregea ala Baba?

Beste Zenbait Iradokizun

Errege gozo-gozoak izateko beste aukera bat Mercadonaren polboroi eta mantekatuek dakarkigute, bai eta txokolate enborrak ere. Izugarri gustatuko zaizkizu!

Ez utzi ere dastatu barik Mercadonaren bonboiak: Hur Gutiziak, Trufak, Senzza Bonboiak, Senzza Bonboi Krematsua edo Mondose Bonboia.