Betidaniko zapore goxoak, hala nola Mercadonaren Gabonetako Enborra eta Polboroi eta Mantekatu aukeraketa.

Gabon goxoak Mercadonan

2017ko abenduaren 21a

Gabonak tradizioa dira, haurtzaroko oroitzapenak eta betidaniko zapore goxoak.

Gabonetako Enbor klasikoa aurki dezakezu Mercadonan, bainila kiribilduzko bizkotxo arol batekin egina, trufaz barrubetea, eta txokolate beltzezko bitsetan sartua. Txokolatezko xaflekin apaindurik aurkezten da -txokolate zuriko “Gabonetako zuhaitz” bat irudikatuz, koloretako apaingarriekin-, txokolate beltzezko xafla batean “Felices Fiestas” idazkuna serigrafiaturik duela, kolore gorri biziko txokolate zuriz egindako Gabonetako izar batekin eta azukre zurizko oreaz egindako Gabonetako konfetiarekin.

Hau guztia borobiltzeko, hiru koloretako izei txikiak agertzen dira: berdeak, gorriak eta zuriak.

Dotorea bezain goxoa!

Betiko zaporeak izaten dira abenduko protagonistak: mantekatuak eta polboroiak maite dituztenek, hortaz, askotariko mota eta zaporetakoak aurkituko dituzte Mercadonan.

Banaka eros ditzakezu, eta zure kaxa konbinatu. Oso sorta zabala dago, baita glutenarekiko jasanezintasuna dutenentzat edo azukrerik gabeko aldaera bilatzen dutenentzat ere.

Gabon goxo-goxoak pasa!

Beste Zenbait Iradokizun

Eta zure Gabonetako gozoki aukeraketa osatzeko, hortxe dituzu Mercadonaren Turroiak eta Gaileta zein Pasta Sorta.