Izotzezko poloak gustuko freskagarriak badituzu, probatu aurtengo udan gure produktu berriok:
- Fruta-poloak
- Fruta- eta barazki-poloak
Izugarri gustatuko zaizkizu, zapore-konbinazio aparta baitute, eta testura originala. Gainera, ez dute ez laktosarik, ez glutenik. Primerakoak dira udako arratsaldeak pixka bat freskatzeko. Zer iruditzen?
Fruta-poloak: zapore gozoak eta tropikalak
Gustatzen al zaizkizu fruta eta izozkiak? Bada, orain, Mercadonako fruta-poloei esker, zaporerik gozoenak eta tropikalenak dituzu freskagarri.
Mercadonako fruta-poloen edukiaren % 65 fruta da:
- Mangoa
- Papaia
- Mizpira
- Menda freskoa
- Kokoa
Fruta- eta barazki-poloak, zapore berriak eta desberdinak
Probatu al dituzu frutaz eta barazkiz egindako poloak? Zalantzarik gabe, aukera oso freskagarria dira, eta ukitu exotikoa dute; barazkiek izozkiari ematen diotena, alegia.
Goza ezazu zenbait fruta eta barazkiren zapore-konbinazioaz. Baietz gustatu!
Mercadonako fruta- eta barazki-poloen % 65 fruta eta barazkia da:
- Marrubia
- Mugurdia
- Ahabia
- Erremolatxa
Mercadonak eskaintzen dizu aurtengo udan fresko-fresko ibiltzeko planik onena: fruta-poloak eta fruta- eta barazki-poloak. Uda freskoa eta zaporetsua izan dezazun. Probatu itzazu!
Beste gomendio batzuk
Mercadonaren izozki-motxiak; bi zapore: mangoa eta kokoa. Dasta ezazu japoniar jatorriko postre hotza.
Fruta naturala gogoko baduzu, dastatu aurtengo udan Mercadonaren laranja-zuku egin berria. Gozo-gozoa!