Probatu dituzu inoiz gure fruta deshidratatuzko snack goxoak? Anana eta sagarren poltsatxoak dituzu aukeran, bai eta datil-ontziak ere, datilak adarrean dituztela.
Primerakoak dira eguneko edozein unetan kontsumitzeko: hamaiketakoan, entsaladan, otordu artean... Gainera, tamaina txikikoak direnez, edonora eraman ditzakezu!
Nola ekoizten da Mercadonaren fruta deshidratatua?
Fruta deshidratatua egiten da frutari ur guztia kenduta, baina frutaren propietateak galdu gabe. Snack hauek % 100 fruta naturalarekin prestatu dira, azukre gehigarririk gabe.
Badakizu poltsa bakoitza fruta-pieza oso baten baliokidea dela? Poltsa ireki eta frutaren zaporeaz gozatu besterik ez duzu.
Gainera, glutenik ez dutenez, zeliakoentzat ere egokiak dira.
Adarrean ontziratutako datilekin ere konbina ditzakezu. Hitzik gabe utziko zaitu osagarri goxo honek.
Gure fruta deshidratatuak kontsumitzeko ideiak
Fruta deshidratatuak mokadu gozo edo gaziekin jan ditzakezu, edo snack edo postre gisa; horretaz gain, entsaladan edo jogurtarekin ere goxo-goxoak geratzen dira. Aukera ugari duzu. Hona hemen ideia batzuk:
- Eguna ondo hasteko moduan gosaldu nahi duzu? Ez izan zalantzarik: gehitu zure fruta deshidratatu gogokoena jogurtari, zerealei, intxaurrei... Benetan gozoa!
- Otordu artean mokadu bat behar baduzu, produktu hauek bikainak dira. Beste aukera bat: mokadu goxo eta arin bat prestatzea. Adibidez, jarri ontzi batean sagar deshidratatua eta gehitu anakardoak, pistatxoak, almendrak... Eta gozatu!
- Bai anana eta sagar deshidratatuak, bai datilak primeran datoz entsalada berdeekin; gainera, ukitu exotiko oso atsegina ematen diote. Presta ezazu gehien gustatzen zaizun bezala; muga zure irudimenean dago!
Beste gomendio batzuk
Snack honekin jateko +Proteínas postre bat nahi duzu? Edo nahiago duzu laranja-zuku egin berria?