Cerveza Tiguana de Mercadona con un suave toque a tequila.

Freska zaitez tekila zaporedun Tiguana Garagardoarekin

2017ko apirilaren 11

Garagardoa maite dutenek Mercadonaren tekila zaporedun Tiguana Garagardoaz goza dezakete orain: konbinazio harrigarria.

Beste edozein garagardo bezain freskagarria dugu hau, apar gutxiago izanda ere tekilaren zapore ezberdin eta berezia duena, Jalisco mexikar estatu ezaguna jatorri duen edari destilatuarena, alegia.

Goza ezazu Tiguana Garagardoaren tekila zapore exotikoaz

Ausartzen al zara mexikar aromak dakarzkigun garagardo berri honekin? Egundoko esperientzia da Tiguana Garagardoa edatea; ez dizu ez, epel utziko.

Mercadonaren Tiguana Garagardoa 33 cl-ko 4 botilatxodun pack-etan eta 33 cl-ko 6 latadun pack zatigarrietan merkaturatzen da, nonahi eta noiznahi disfruta dezazun.

Oso arina eta fina da bere tekila zapore eta aroma ukitua, benetako plazer bat ahosabaiarentzat. Tiguana Garagardoak %5,9 alkohol graduazioa du.

Gomendio bat: oso hotza hartzea komeni da, bere zapore exotikoak zu liluratzen utziz, Mexikon kontsumitzen den garagardoren baten estiloan. Ausart zaitez Tiguana Garagardoaren tekila ukitu atseginaz freskatzen!

Beste Zenbait Iradokizun

Beste garagardo mota baten bila ari bazara, Mercadonan gustu guztiak asetzeko moduko sorta aurkituko duzu, Mercadonaren Radler Steinburg limoi zaporezko Garagardoa, besteak beste.

Eta garagardo honetaz gozatzen duzun bitartean mokaduren bat jan nahi baduzu, dasta itzazu Hacendado Arto Snack-ak eta Hacendado Gosegarriak: Cocktail eta Arto Frijitu Kurruskaria