Jaso ezazu, Jateko Prest atalean, Gabonetako enkarguetarako epeei buruzko informazioa, eta begira ezazu zer proposamen egiten dituzten egun horietako plater nagusietarako.

Gabonak Jateko Prest atalean

2023ko azaroaren 24a

Jada tradizioa da Gabonetan gu aritzea sukaldean zure ordez, bizitza sinpleago eta aldi berean goxoago egin nahi dizugulako. Aurten, plater-aukera bikaina eskaintzen dizugu Jateko Prest atalean.

Gozatu betiko etxeko zaporeez, erosotasun handienarekin. Nahikoa da berotu eta zerbitzatzea. Hala, senide edo lagunekin denbora gehiago igaro ahal izango duzu, ezeren kezkarik gabe.

Ospakizun perfektu baterako mahaian behar duzun guztia daukagu. Kontsultatu zer epe dituzun Gabonetako enkarguak egiteko eta ezagutu zer plater-proposamen tentagarri ditugun Gabonetarako!

Non egin ditzakezu enkarguak?

Kontsultatu gure dendetako zeinek duen Jateko Prest atala, eta aukeratu gertuen dagoena.

Ezagutzen dituzu Jateko Prest atalean festa-egun hauetarako ditugun platerak?

Kanapeak

Encargos Listo para Comer de Navidad.

Mokadu bakoitza zapore-leherketa bat da, eta ukitu dotorea emango dio zure ospakizunari. Gure kanape-sortan hauek sartzen dira:

  • Gaztaz betetako tartaleta, izokinarekin eta ezamihiluarekin.
  • Sobrasada-kremaz betetako tartaleta, eztiarekin eta pinaziekin.
  • Stilton gaztaz betetako tartaleta, mango-kurruskariarekin
  • Gazta-nahasketaz betetako tartaleta, pikuekin.
  • Txahal-roastbeefaren kremaz betetako tartaleta, gaztarekin.
  • Foie-kremaz eta sagar karamelizatuz betetako tartaleta, arrautza-hariekin.
  • Hummusez betetako tartaleta.
  • Boilur-zaporeko gazta-kremaz eta zezin-txirbilez betetako tartaleta.
  • Bakailao-brandadaz betetako tartaleta, oliba beltzen patearekin.

Prestatzeko modua

Hozkailuan gorde, eta kontsumitu baino ordubete lehenago atera.

  • 3-4 lagunentzat.

Itsaski-entsaladilla

Encargos Listo para Comer de Navidad.

Itsasoaren zapore guztia ekartzen digun benetako gozamena. Itsaski-haginak, legatza, otarrainxkak, maionesa eta arrautza-hariak ditu.

Prestatzeko modua

Hozkailuan gorde, eta kontsumitu baino 15 minutu lehenago atera.

  • 4-6 lagunentzat.

Masail gisatua

Encargos Listo para Comer de Navidad.

Txahal-masailak ardo beltzaren saltsan. Patata-pure boilurdunarekin Haien haragi samur eta mamitsua ahoan desegiten da, zapore sendoz eta saltsa gozoz bustita. Bai goxoa!

Prestatzeko modua

Sartu erretilua mikrouhin-labean, eta berotu 5 minutuz potentzia maximoan.

  • 1-2 lagunentzat.

Esneko arkumearen besoa

Encargos Listo para Comer de Navidad.

Esneko arkumearen besoa, erromero, ezkai, gatz eta limoiarekin marinatua. Gabonetako plater tradizionala, garai honetan jende askok gustuko duena eta guk pozik eramaten duguna zure mahaira.

Prestatzeko modua

Berotu labea 200 ºC-ra, grillik gabe. Labean egin 25 minutuz.

  • 1-2 lagunentzat

Esneko arkumearen zangoa (Andaluziako eta Extremadurako dendetan bakarrik)

Encargos Listo para Comer de Navidad.

Esneko arkumearen zangoa, erromero, ezkai, limoi eta gatzarekin marinatua. Gabonetako plater tradizionala, haragi samurrekoa eta zaporetsua.

Prestatzeko modua

Berotu labea 200 ºC-ra, grillik gabe. Labean egin 25 minutuz.

  • 1-2 lagunentzat.

Oilasko-izter betea boilur-saltsarekin

Encargos Listo para Comer de Navidad.

Oilasko-izterra, hauekin betea: oilaskoki txikitua, aranak, foiea, boilurrak, tipula, gatza eta espeziak. Boilur-saltsarekin eta patata-pure boilurdunarekin. Plater aparta, usain eta testura zoragarrikoa.

Prestatzeko modua

Xerratu izterra, eta berotu mikrouhin-labean, potentzia maximoan, 5 minutuz. Ireki saltsa, bota mikrouhin-laberako egokia den ontzi batera, eta berotu 2 minutuz potentzia maximoan.

  • 1-2 lagunentzat.

Txerrikume-erdia, erreta

Encargos Listo para Comer de Navidad.

Txerrikumea, olioa eta gatza Panadera patatekin eta tipula txiki konfitatuekin. Gabonetako errezeta tipikoa da. Jai hauetan protagonismoa izaten duen platera, haragi samur eta mamitsukoa eta azal gorrizta kurruskarikoa.

Prestatzeko modua

Berotu labea 200 ºC-ra, grillik gabe. Labean egin 25 minutuz.

  • 3-4 lagunentzat.

Erabiltzeko eta kontsumitzeko moduaren bideoa

Bila ezazu modu on bat plater berezi hauei mahaian zerbitzatu aurretik grazia emateko.

Beste gomendio batzuk

Nahiago baduzu sukaldean zure kabuz aritu eta ideiak behar badituzu, sartu gure errezeten sailean.

Begiratu zer aukera berri ditugun gure Turroietan eta ikusi aurreko urteetan arrakasta izan zutenak ere.

Gabonetan, tipikoak dira fruitu lehorrak eta fruta deshidratatuak ere. Edozein mahaitarako beharrezkoak!