Aurtengo Gabonetan, guk kozinatuko dugu, denbora libre gehiago izan dezazun eta Eguberrietako plater gozo-gozoak dasta ditzazun zure senideekin batera.
Noiz aurkitu ditzakezu plater horiek aldez aurretik eskatu beharrik gabe?
- Abenduaren 4an eta 5ean
- Abenduaren 23an eta 24an
- Abenduaren 30ean eta 31n
Egun horietatik kanpo, gure dendetan aurretik eskatuta ere dasta ditzakezu plater gozo horiek. Kontsultatu enkarguen eta bilketen epeak.
Zer dendak dituzte Jateko Prest atalean Eguberrietako platerak?
Kontsultatu hemen zer dendatako Jateko prest atalean egiten dituzten Eguberrietako platerak enkarguz.
Eguberrietako zer plater eska ditzakezu Mercadonan?
Eguberrietako plater ugari ditugu eskura, Espainiako hornitzaileen osagaiekin prestatuak.
Esneko arkumearen besoa
Zapore leuna du. Azala urre-koloreko eta kurruskari gelditzen da, eta gatz, erromero, ezkai eta limoiarekin marinatua dago. Panadera patatak eta tipula txiki konfitatuak ditu laguntzeko.
Prestatzeko modua. Jarri labean erretilua (laberako egokia), grill funtziorik gabe, 25 minutuz, 200 graduan.
Txerri-solomo betea
Txerri solomoa, betegarri honekin: txerriki xehatua, aranak, orejoiak, pistatxoak, espeziak, baratxuria, perrexila eta hirugihar ketua. Panadera patatak eta tipula txiki konfitatuak ditu laguntzeko.
Prestatzeko modua. Moztu solomoa xerratan, eta jarri labean bere erretiluan bertan (laberako egokia da), 15 minutuz, 180 graduan, grill funtziorik gabe.
Oilategiko oilasko betea
Oilategiko oilasko hezurgabea, oilaskoki txikitua, txalotak, boilurra, foiea, aranak, espeziak, brandya eta urdai freskoa. Okela eta betegarria zukutsu gelditzen dira. Panadera patatak eta tipula txiki konfitatuak ditu laguntzeko.
Prestatzeko modua. Moztu oilaskoa xerratan, eta jarri labean erretiluan bertan (laberako egokia da), 15 minutuz, 180 graduan, grill funtziorik gabe.
Masailak ardo beltzaren saltsan
Txahal-masailak ardo beltzaren saltsan gisatuak. Oso haragi samurra eta eztitsua da. Panadera patatak eta tipula txiki konfitatuak ditu laguntzeko.
Prestatzeko modua. Sartu erretilua mikrouhin-labean, eta berotu 5 minutuz potentzia maximoan.
Txerrikume-erdia
Zapore leuna, esne-txerrikumea baita. Azala urre-koloreko eta kurruskari gelditzen da, eta haragia samur eta zukutsu. Panadera patatak eta tipula txiki konfitatuak ditu laguntzeko.
Prestatzeko modua. Jarri labean paketeko erretilua (laberako egokia da), grill funtziorik gabe, 30 minutuz, 220 graduan.
Kanape-erretilua
8 tartaleta-zapore dira (guztira, 18 ale):
- Gofrea pikillo, ganba eta atun papurtuaren moussearekin (2 ale)
- Gofrea foie-ganatxearekin, sagar karamelutuarekin eta arrautza-hariekin (2 ale)
- Tartaleta karratua krema-gaztarekin, izokin ketuarekin eta ezamihilu-ukitu batekin (4 ale)
- Tartaleta karratua hummusarekin, oliba beltzen hautsarekin eta Verako piperrautsarekin (2 ale)
- Tartaleta beltza sobrasadarekin, eztiarekin eta pinazi txigortuekin (2 ale)
- Tartaleta beltza boilur-kremarekin eta zezina-txirbilekin (2 ale)
- Tartaleta gurinarekin, salmorejo-moussearekin, arrautza egosiarekin eta urdaiazpiko iberikoarekin (2 ale)
- Tartaleta gurinarekin, Stilton kremarekin eta mango-krispetekin (2 unitate).
Beste gomendio batzuk
Egun hauetan janaria prestatu nahi baduzu, ideia onak lor ditzakezu gure Errezetak ataletik.