Lehen plater gozo bat proposatzen dizugu, barazkiak jateko beste modu bat, izugarri gustatuko zaizuna.
Kalabazin-kiribilak pistatxo-pestoarekin plater zaporetsua eta arina da, eta ezin hobea ohitura berrien planean sartzeko.
Prestatu osagaien konbinazio original hau, eta harrituta utziko dituzu gonbidatuak!
Kalabazin-kiribilak pistatxo-pestoarekin prestatzeko, jarraitu bideoko urratsei:
2 lagunentzako osagaiak
- Kalabazin-espiralak.
- Zainzuri berdeak.
- 100 g pistatxo.
- 5 g perrexil
- Oliba-olio birjina estra.
- Gatza.
Pausoz pauso:
Errezeta gozo hau prestatu nahi baduzu, jarraitu azalpen honi.
1. Prestatu pestoa, pistatxoekin, perrexilarekin eta zorrotada bat oliorekin.
2. Xehatu dena.
3. Moztu zainzuriak.
4. Frijitu, kolorea hartu arte, eta gatza bota.
5. Gehitu kalabazin-espiralak.
6. Gehitu bi koilarakada pesto.
7. Nahasi minutu batez.
8. Zerbitzatu.
Beste gomendio batzuk
Ohitura berriko iradokizun bat nahi duzu zure jatorduetako bigarren plater gisa? Indioilar-azpizuna laranja-saltsarekin. Gozo-gozoa da, eta Mediterraneo-zapore izugarria du.
Eta hemen duzu ohitura berriko egun oso baterako gure proposamena; plater gustagarri eta orekatuen aukera interesgarria.