Probatu berezko erako kontserba-latekin egindako gure kontsumo-iradokizunak.

Errezeta fresko eta arinak, berezko erako kontserbekin

2022ko uztailaren 13a

Berezko eran egindako gure kontserba-latak (atuna eta izokina) udako bazkari eta afarietarako aukera erraz, azkar eta osasungarriak dira. Arinak eta freskoak dira, eta, “berezko eran” eginak daudenez, ezin hobeak dira behar duzun proteina-kantitatea kontsumitzeko.

Gainera, haiekin ia era guztietako platerak presta ditzakezu, gutxi-asko landuak: entsaladak, pasta-platerak, tortillak, txigorkiak, enpanadak, sandwichak, ogitartekoak, tartarra, etab. Ezagutu nahi dituzu gure iradokizunak?

Berezko eran egindako Kontserba-latak: errezetak

Atuna, berezko eran

Klasiko bat kontserben munduan! Jende askoren zapore gustukoena da; baietz zuri ere gustatu! Berezko erako atun hori atun argiaren solomoekin egiten da erabat, ura eta gatza bakarrik gehituta, eta, hala, bere horretan gordetzen ditu bere nutrizio-propietate handiak. Gantz ase gutxiko eta Omega 3 askoko produktua da.

Elikagai honekin hainbat errezeta presta ditzakezu. Hona, gure aldetik, ideia erraz batzuk, berezko eran kontserbatutako atuna prestatzeko.

Receta con latas de conserva de atún al natural

Izokina berezko eran

Proteina asko dituen produktua hau ere, zaintzea gustuko duten pertsonentzat egokia. Osagai bakarra izokina da, ura eta gatza gehituta, eta bere horretan ditu nutrizio-ezaugarri guztiak.

Produktu honekin, istant batean egin dezakezu afari azkar eta goxo bat. Ezagutu nahi dituzu gure kontsumo-iradokizunak?

Recetas con latas de con salmón al natural

Beste gomendio batzuk

Zeure burua zaintzea gustatzen bazaizu, jakin ezazu zenbat aukera dituen soja testurizatuak.