Ikasi gure errezeta hau prestatzen: bakailaoa baratxuri-muselinarekin, oso gozoa eta osasungarria.

Errezeta: bakailaoa baratxuri-muselinarekin

2023ko martxoaren 28a

Gustatzen zaizu bakailaoa? Zaporetsua da eta erabilera asko ditu sukaldaritzan, eta gero eta gehiago kontsumitzen da urte sasoi honetan, batez ere Garizuman eta Aste Santuan. Presta daiteke labean, gisatuetan, plantxan... Denoi datozkigu burura bakailaoa ardatz duten plater tradizionalak; gure sukaldaritzako klasiko bat da.

Arrain zuria da, koipe gutxikoa eta mineral askokoa (kaltzioa, potasioa, fosforoa…), eta B taldeko bitaminak eta omega 3 gantz-azidoak ditu. Horregatik guztiagatik, oso aukera gomendagarria da zure saski orekaturako.

Animatzen zara bakailao zaporetsua baratxuri-muselinarekin prestatzera?

Presta dezakezu gatz-puntuan dagoen bakailao freskoarekin, edo baita errezeta honetarako aurrez gezatutako bakailao gaziarekin ere. (Bakailaoa nola gezatu)

Oso erraza eta azkarra da nolanahi ere, baina errezeta honekin emaitza ezin hobea da. Probatu ezazu!

Ikusi, pausoz pauso, Bakailaoa baratxuri-muselinarekin prestatzeko gure errezeta

4 lagunentzako osagaiak

  • 4 puska bakailao-solomo.
  • 12 pikillo piper.
  • Oliba-olioa.
  • Ekilore-olioa.
  • 1 baratxuri-ale txikituta, hozirik gabe.
  • 2 baratxuri-ale xerratan.
  • 1 arrautza.
  • 1 arrautza-zuringo.
  • Irina.
  • Gatz apur bat.

Pausoz pauso:

1. Gazitu bakailaoa. (Bakailao gezatua bada, ez da beharrezkoa urrats hau egitea; bestela, gaziegia atera liteke).

Paso 1: Salar el bacalao

2. Pasatu bakailaoa irinetatik eta frijitu zartaginean oliba-olioarekin, buelta eta buelta.

Paso 2: Pasar el bacalao por harina y freír

3. Gorde bakailao-solomoak paper xurgatzailean eta, olioa xukatzean, jarri laberako egokia den erretilu batean.

Paso 3: Reservar los lomos de bacalao en papel absorbente

4. Prestatu maionesa bat irabiagailuaren ontzian, ekilore-olioarekin, baratxuri-ale xehatuarekin (hozirik gabe), arrautza batekin eta gatz pittin batekin.

Paso 4: Preparar una mayonesa en el vaso de la batidora

5. Harrotu arrautza-zuringo bat elur-punturaino.

Paso 5: Montar una clara a punto de nieve.

6. Gehitu zuringo harrotua maionesari, leunki harrotuz.

Paso 6: Con movimientos envolventes se incorpora la clara montada

7. Jarri baratxuri-muselinaren geruza bat bakailao-solomo bakoitzaren gainean, eta sartu labean gratinatzeko, aurrez 200 gradura berotuta, gehienez 5 minutuz.

Paso 7: Disponer una capa de la muselina de ajo sobre cada lomo de bacalao y llevar al horno

8. Gorritu bi baratxuri-ale oliotan, xerraturik, eta gehitu zartaginean berehala pikilloko piperrak. Sueztitu minutu pare batez, zukua askatu arte.

Paso 8: Dorar dos dientes de ajo laminados en una sartén

9. Gratinatu ondoren, atera labetik eta jarri bakailaoa pikillo piperrezko ohe batean.

Paso 9: Retirar del horno una vez gratinado y emplatar el bacalao

Beste gomendio batzuk

Irakurri duzu gure Bakailaoa Errioxako erara errezeta? Beste aukera bikain bat da arrain hau gustuko baduzu.

Urte-sasoi honetan, Bakailao-kauserak tradizionalak dira. Ikas ezazu prestatzen.

Nahi dituzu trikimailu batzuk azalorea prestatzeko? Bakailaoarekin ere primeran konbinatzen du.