Probatu duzu Arroz-entsalada piperrekin? Oso erraz eta azkar prestatzen da, goxo-goxoa da, eta bazkaltzeko edo afaltzeko jan dezakezu. Kaparrak, olibak eta antxoak ere baditu. Apunta ezazu udarako errezeta fresko eta arin hau! Zer deritzozu?
Ikusi, pausoz pauso, Arroz-entsalada piperduna prestatzeko errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- 300 g entsaladarako eta hornigairako arroz.
- 150 g piper erre.
- 1 erramu-hosto.
- 50 g pinazi.
- Hezurrik gabeko 20 oliba berde.
- 20 kapar.
- 1 lata antxoa.
- Grana Padano gazta.
- Ogi-txigorkiak.
- Gatz-ezkatak.
- Oliba-olio birjina estra.
Pausoz pauso:
1. Egosi arroza erramu-hostoarekin uretan 17 minutuz. Gehitu gatza.
2. Egosi ondoren, utzi hozten 30 minutuz.
3. Moztu oliba berdeak.
4. Zartagin batean, olio pixka batekin, gorritu pinaziak.
5. Katilu handi batean, bota arroza eta gehitu kaparrak, olibak, piper errea eta antxoak.
6. Nahasi dena.
7. Zerbitzatu banakako plateretan, eta jarri gainean ogi-txigorkiak, Grana Padano gazta eta pinazi txigortuak.
Beste gomendio batzuk
Uda honetarako errezeta fresko bila bazabiltza, gure Pipirrana ogi-txigorkiduna proposatzen dizugu.