Errege-erroska klasikoaren bost barietate eskaintzen dizkizugu, gehien gustatzen zaizuna hauta dezazun.

Aukeratu gogokoen duzun Errege-erroska

2023ko urriaren 26a

Eskuragarri Gabonetako kanpainan

Errege-erroska opariekin batera iristen da, egun seinalatu hori gozatzen digu, eta Gabonetako festei amaiera ematen die.

Gozoki mundial horren bueltan elkartzen dira mahaian familiak, eta barruan ezusteko dibertigarriak izaten ditu, gainera. Mercadonako Errege-erroska guztiek figuratxo bat, babatxo bat eta koroatxo bat daukate.

Beraz, badakizu: figuratxoa egokitzen bazaizu, koroa jarriko dizute; aldiz, babatxoa egokituz gero, Erroska ordaindu beharko duzu. Halaxe agintzen du tradizioak!

5 Errege-erroska mota dauzkazu aukeratzeko Mercadonan

Baina, Mercadonako Errege-erroskez ari garela, guztien zapore goxoa da nabarmenena. Erroska-mota edo betegarria edozein dela ere, denok maite dugu, etxeko heldu zein txikiek. Gogokoen duzuna aukeratu besterik ez duzu.

Gainera, samurragoak eta bolumen handiagokoak dira orain, denbora gehiagoan uzten baitira altxatzen.

Horregatik, bost erroska jartzen dizkizugu aukeran Errege egunerako:

Roscón relleno de Crema.

3 Erroska bete, zapore desberdinetakoak: Errege eguneko bazkalosterako aukerarik onenak dauzkagu. Ezin tentagarriagoak! Gurinezko briochea, 3 betegarri desberdinekin betea, eta fruta konfitatuz, almendra laminatuz, azukrez eta arrautzaz apaindua.

Produktua kondizio onenetan kontsumitzeko, honela jokatu:

  • Hozkailuan desizoztu 8 orduz, ontzian bertan.
  • Giro-tenperaturan jarri kontsumitu baino ordubete lehenago.
  • Hozkailuan gorde, bere ontzian, eta 3 egun igaro aurretik kontsumitu.

Roscón relleno de Nata.

Errege-erroska hutsa, betegarririk gabea: erroska klasikoa gustatzen zaienentzat. Ezin egokiagoa txokolate beroarekin hartzeko edo zuk nahi duzunarekin betetzeko. Gurinezko briochea, fruta konfitatuz, almendra laminatuz, azukrez eta arrautzaz apaindua.

Produktua kondizio onenetan kontsumitzeko, honela jokatu:

  • Hozkailuan desizoztu 8 orduz, ontzian bertan.
  • Giro-tenperaturan jarri kontsumitu baino ordubete lehenago.
  • Hozkailuan gorde, bere ontzian, eta 3 egun igaro aurretik kontsumitu.

Glutenik eta laktosarik gabeko erroska: inoiz huts egiten ez duen erroska, denentzat egokia. Bete ezazu zuk nahi duzunarekin, eta gozatu haren zapore zoragarriaz. Abenduaren 19 etik aurrera.

Produktua kondizio onenetan kontsumitzeko, honela jokatu:

  • desizoztu 3 orduz giro-tenperaturan.
  • Desizoztu ondoren, hozkailuan gorde, eta 2 egun igaro aurretik kontsumitu. Ez izoztu berriro.

Txokolate eginarekin batera hartu nahi?

Ze ona dagoen txokolate beroarekin! Konbinazio ezaguna da.

Hartzeko prest dagoen gure txokolate beroarekin, nahikoa da berotzea eta zerbitzatzea. Erraz prestatzen da: nahikoa da nahi duzun ontzian jarri eta mikrouhin-labean edo su txikian berotzea.

Roscón relleno de Nata y Trufa.

Beste gomendio batzuk

Gozozaleenek beste jaki goxo batzuk ere badituzte jaiegunotan. Mercadonako Gabonetako gozokien aukera zabal bat jarri dugu haien eskura: turroiak, polboroiak, Gabonetako txokolatezko enborrak…

Oraindik ez badakizu Gabonetako zer opari erosi, hona hemen gizon eta emakumeentzako Lurrin-sorta erakargarri batzuk.