Enpanadilla goxo batzuk edo enpanada eder bat prestatu nahi baduzu, segi bideo honetako errezetari pausoz pauso

Enpanadillak eta enpanadak egiteko errezetak

2018ko urriaren 01a

Enpanadilla ederrak edo enpanada goxoak jatea plazera da. Ez dago ezer hoberik, familiakoekin edo lagunekin bazkaltzeko, askaltzeko edo aperitiboa hartzeko.

Orain, zure etxean, eroso-eroso presta ditzakezu gure sukaldaritzako bi espezialitate klasiko horiek, Mercadonaren hoztuen sekzioan aurkituko dituzu Enpanadak eta enpanadillak egiteko betegarriak eta Enmpanadak egiteko ore freskoa. Ez egin uko!

Jarraitu "Enpanadillak eta enpanadak egiteko" errezeta prestatzeko bideoko pausoei:

Lau lagunentzako osagaiak:

  • Enpanadak egiteko ore freskoa.
  • Enpanadak eta enpanadillak egiteko betegarria.
  • 1 arrautza.​

Enpanadillak egiteko pausoak:

1. Zabaldu enpanadak egiteko ore freskoa eta moztu molde zirkular bat erabilita.

Paso 1 Receta empanadillas

Paso 2 Receta empanadillas

2. Ipini enpanadak eta enpanadillak egiteko betegarritik bi koilarakada, ore-zirkulu bakoitzaren barruan.

Paso 3 Receta empanadillas

3. Ongi itxi zirkuluak, ertzak hatzez edo sardexkaz estututa.

Paso 4 Receta empanadillas

Paso 5 Receta empanadillas

4. Irabiatu arrautza.

Paso 6 Receta empanadillas

5. Eta margotu enpanadillak arrautza irabiatuarekin sukalderako pintzel berezi bat erabilita.

Paso 7 Receta empanadillas

6. Jarri enpanadillak labeko burdin-sarean, eta utzi libre bai goiko aldea eta bai beheko aldea, bi aldeetatik berdin egin daitezen. Labekatu 25 minutuz gutxi gorabehera, 180 graduan.

Paso 8 Receta empanadillas

Enpanadak egiteko pausoak:

1. Zabaldu enpanadak egiteko ore freskoa eta gehitu bi poto enpanadak eta enpanadillak egiteko betegarri.

Paso 1 Empanadillas y Empanadas

2. Zabaldu betegarria ore-oinarrian modu uniformean.

Paso 2 Empanadillas y Empanadas

3. Estali orearen bigarren xaflarekin.

Paso 3 Empanadillas y Empanadas

4. Ongi itxi ertzak estututa.

Paso 4 Empanadillas y Empanadas

5. Margotu arrautza irabiatuarekin sukalderako pintzel berezia erabilita.

Paso 5 Empanadillas y Empanadas

6. Ebaki txiki bat egin enpanadaren erdian.

Paso 6 Empanadillas y Empanadas

7. Jarri enpanada labeko burdin-sarean, eta utzi libre bai goiko aldea eta bai beheko aldea, bi aldeetatik berdin egin dadin. Labekatu 30 minutuz 180 graduan.

Paso 7 Empanadillas y Empanadas

Beste gomendio batzuk

Enpanadilla eder horiek edo enpanada goxo hori garagardo fresko hauetako batez lagunduta jatea bezalakorik ez dago. Eta alkoholik edaten ez baduzu, proba ezazu gure Steinburg % 0,0 zerbeza glutenik gabea, zeliakoentzat ere egokia.

Aperitibo-saio hau osatu behar baduzu, hemen duzu Crocanrol, partekatzeko primerakoa den gazta onduko mokadu kurruskaria.