Hacendado Enpanadentzako eta Enpanadillentzako Barrubetearekin, oso erraza gertatuko zaizu etxeko errezetak era tradizionalean prestatzea.

Enpanadentzako eta enpanadillentzako barrubetea: Etxeko errezeta

2017ko azaroaren 20a

Hacendado Enpanadentzako eta Enpanadillentzako Barrubetea artisau-errezetako tomateaz eginda dago, arrautza egosia, hegaluzea, tipula, piperra, gatza eta oliba-olioa erabiliz zenbait orduz prestatua. Gainera, glutenik ez duenez, zeliakoek ere jateko modukoa da.

Erabiltzeko prest dago, barazkiak aurretik zuritu eta frijitu beharrik gabe, sukaldean denbora aurrez dezazun. Edukiontzia ireki ezazu, eta zure oreei zuzenean erantsi: bi edukiontzirekin enpanada bat betetzeko beste izango duzu, eta edukiontzi bakarrarekin, zenbait enpanadilla. Gainera, beste plater batzuk osatzeko ere erabil dezakezu: haragiak, arrainak edo oilaskoa, kasu.

Behin ireki ondoren, hozkailuan edukitzea komeni da, eta 5 egun pasa baino lehen kontsumitzea.

Enpanadentzako eta Enpanadillentzako Barrubetea Coria-n (Cáceres) egiten du Cidacos enpresak.

Prestatzeko modua:

  • Frijigailuan: Barrubetea orearen barrualdean jarri, orearen ertzak elkartu hura ixteko, sardexka batekin zigilatu, eta enpanadillak gorritzen diren arte frijitu.
  • Labean: Aurretik, labea 220º-tan berotu, erabili behar dugun orean (enpanada edo enpanadillak) barrubetea jarri, orea zabaldu, horren ertzak elkartuz itxi, arrautzarekin pintatu, eta 25 minutuz labekatu 200º-tan.

Prestatu behar den errezetaren arabera eta ore mota kontuan hartuz, frijigailuan 3 bat minutuz edo labean 25 bat minutuz edukitzea gomendatzen dugu.

Enpanadak edo enpanadillak prest daudenean, horiek izozteko aukera daukazu.

Aholku bat!

Enpanadillak egin behar badituzu, frijiturik edo labekaturik presta ditzakezu. Labekatzea aukeratzen baduzu, arrautza irabiatuaz margotu itzazu aurretik: emaitza kurruskaria eta zaporetsua izango duzu, zure amonaren errezeta balitzan.

Beste Zenbait Iradokizun

Zure enpanadak eta enpanadillak egiteko, aurrez prestatutako Glutenik Gabeko Hostopil Orea erabil ezazu.

Bestetik, ez galdu Hacendado Artisau-Errezetako Tomatea, gozo-gozoa da eta. Ezta zure arrautzopilik onenak prestatzeko balia dezakezun Patata eta Tipula Frijituzko prestakina ere.