Chocolate a la taza en Mercadona

Edateko txokolate berria Mercadonan

2017ko martxoaren 15a

Kakaoaren zaporea maite duzu, baina prestatzeko modu azkar baten bila zabiltza? Ba orain baduzu gure edateko txokolate berria disfrutatzeko aukera; hotza zein beroa, zuk nahi duzunean hartzeko ona da.

Zapore berezikoa eta prestatzeko erraz-erraza, Mercadonaren La Chocolatera edateko txokolatea, “hartzeko prest” dago, eta eguneko edozein momenturako egokia da.

Behin zabalik, “brick”-a ondo itxi, hozkailuan gorde, eta bost eguneko epean hartzea gomendatzen da.

Mercadonaren La Chocolatera, “hartzeko prest” dagoen edateko txokolatea, Alacant-eko Villajoyosa-n dagoen Chocolates Valor S.A. enpresak ekoizten du, Mercadonak espainiar produktuen alde hartu duen konpromisoa beste behin erakutsiz.

Litro 1-eko “brick”-etan aurkituko duzu.

Mercadonaren edateko txokolate berria nola prestatu

Brick-a desestali eta burruntzali batean irabiatzeari utzi gabe berotzea besterik ez duzu. Mikrouhin-labea erabiltzekotan, edalontzi edo kikara batean zerbitzatu, berotu, eta badago… hartzeko prest!

Bere zapore bizia dela eta, zuk nahi duzunean har dezakezu Mercadonaren edateko txokolate hau. Ezin hobea da lanean break bat egiteko, eta baita lasaitasun unetarako ere, kakao zapore biziko txokolate on batez gozatu besterik ez duzunean nahi.

Hacendado edateko txokolatea

Ostera, zapore eztiagoko edateko txokolatea nahiago baduzu, Hacendado edateko txokolatea gomendatzen dizugu; berotu, eta listo.

Mercadonaren Hacendado edateko txokolatea S.C.A Ganadera del Valle de los Pedroches (COVAP) enpresak ekoizten du, Kordobako Pozoblanco herrian dagoena.

Erabiltzeko modua:

Zerbitzatu aurretik astintzea gomedatzen dugu. Berotu behar baduzu, honako aukera hauek dituzu:

  • Mikrouhin-labean: Edukiontzia ez da mikrouhin-labean sartu behar. Ontzi egoki batean sartu, zenbait minutuan zure gustura berotu, eta badago… hartzeko prest!
  • Burruntzalian: Edukia bertan bota eta irabiatu denbora guztian berotzen den bitartean, pikorrik ager ez dadin.

Beste Zenbait Iradokizun

Kafea gustuko baduzu, Mercadonaren kafe disolbagarri suabe berria gomendatzen dizugu, kafearen energia guztia izanik, intentsitate suabeagokoa.