Edamame disponible en Mercadona

Hiru errezeta Edamamearekin, naturalak eta osasungarriak

2022ko uztailaren 21a

Badakizu Mercadonan Edamame snack osasungarria topa dezakezula, eguneko edozein momentutarako aproposa eta zure mahaiari ekialdeko ukitu exotiko eta dibertigarria emateko egokia.

“Edamamea” soja-leka berdeen plater prestatu bat da, Ekialde Urrunetik etorria. Asiako zenbait herrialdetan, hala nola Txinan eta Japonian, maiz kontsumitzen den snack bat da.

Elikagai honek joko handia eman dezake zure sukaldean. Zuri nola gustatzen zaizu gehien kontsumitzea? Hona hemen hiru errezeta, zein baino zein gustagarriagoa, prestatzen errazak.

Edamamea kontsumitzeko ideiak

Edamamea Snack gisa

Edamame snack saludable de Mercadona

1. Egosi (edo lurrunetan prestatu, horretarako aukerarik izanez gero) Edamame-lekak 5 bat minutuz.

2. Zartagin batean, berotu eta txigortu koilarakada bat sesamo, usaingozatu arte.

3. Zerbitzatu Edamame-lekak bero, ezkata-gatz askorekin, sesamo txigortu pittin batekin eta oliba-olio zorrotadatxo batekin.

Edamamea eta tofu marinatua katiluan

Bowl con Edamame y tofu marinado de Mercadona

1. Moztu 100 g tofu kubotan, eta beratu gutxienez 15 minutuz (zenbat eta denbora gehiago, orduan eta zapore handiagoa) osagai hauek dituen nahastean:

  • 2 koilarakada soja-saltsa,
  • koilarakada bat sagar-ozpin,
  • 50 ml ur,
  • koilarakadatxo bat baratxuri-hauts,
  • kaiena apur bat hautsean, eta
  • koilarakada bat ezti.

2. Iragazi tofua, eta gorritu zartagin bero batean. Gainerako likidoari, gehitu koilarakadatxo bat arto-irin, loditu dadin. Gaineratu nahastea tofu salteatuari, urritu eta ondo bustita gera dadin.

3. Katilu batean, bereizi osagaiak:

  • espinaka gordinak,
  • aguakate-erdia, xaflatan moztua,
  • edamame egosi pixka bat,
  • brokoli pixka bat lurrunetan egosia,
  • azenarioak zerrendatan,
  • errefaua laminetan,
  • edalontzi txiki bat bete osoko arroz
  • eta tofu marinatua.

4. Prestatu ongailua oliba-olioarekin eta limoi-zukuarekin, eta gehitu limoi-xerra bat laguntzeko.

Edamame-hummusa

Hummus de Edamame de Mercadona

1. Egosi Edamame pakete osoa, leka eta guzti. Zuritu aleak, egosi, eta gorde.

2. Irabiagailu batean, nahastu hau dena:

  • edamamea,
  • limoi baten zukua,
  • baratxuri-atal bat,
  • 2 koilarakada oliba-olio,
  • 2 koilarakada tahini eta
  • koilarakadatxo bat kumino.

3. Bota gatza eta txikitu krema mehe bat geratu arte. Beharrezkoa bada, gehitu Edamamea egosteko erabilitako ura.

4. Zerbitzatu katilu batean, eta, amaitzeko, bota koilarakadatxo bat piperrauts hautseztatu, dozena-erdi edamame egosi, mendafin-orri bat eta txorrotada bat oliba-olio.

Edamamea, snack osasungarria

Elikagai % 100 naturala da, kolesterolik eta glutenik gabea, kaloria gutxikoa, eta burdin, proteina- eta kaltzio-iturri bikaina.

Gainera, soja-/edamame-proteina animalia-proteinaren ordezko gisa kontsumitzeak kolesterol-maila murrizten laguntzen du.

Beste gomendio batzuk

Edamamearekin katilu eder bat prestatzeko beste modu bat Izokin ketua gehitzea da. Konbinazio bikaina osatzen dute!

Zure elikadura orekaturako produktu beganoen bila bazabiltza, Seitana gomendatzen dizugu, % 100 landare-proteinaren iturria.