Entsaladak oinarri-oinarrizkoak dira dieta mediterraneoan, bertako bizitza estiloaren ezaugarri.
Eta ez dago produktu fresko eta naturalak kontsumitzea bezalakorik zure burua zaintzeko; Mercadonak, bada, errazago jartzen dizu, Espainian ekoiztutako entsalada hauen bitartez. Askotariko osagarriekin konbinatzeko modukoak direnez, errezeta zoragarriak sor ditzakezu. Oso praktikoak dituzu gainera, eta erraz-errazak prestatzen.
Askotariko entsalada sorta duzu Mercadonan, denak kontsumitzeko prest
Familia guztiarentzako entsalada gozo-gozoak eskaintzen dizkizugu, kontsumitzeko prest. Beren sorta zabala eta freskotasun apartagatik nabarmentzen dira, zure menuak modurik praktikoenean presta ditzazun.
Kontsumitzeko gertu dauden entsalada hauek 30 barazki mota desberdinez egiten dira. “4 Estaciones” eta “Iceberg” moduko klasikoak ditugu, bai eta pixka bat bereziagoak diren ““Brotes tiernos” eta aurretik prestatutako “Ensalight” entsalada.
Verdifresh bitarteko hornitzailerenak dira entsalada hauek. Osagarri kaloriatan baxuez eginak, dieta osasuntsu eta orekatua izatea errazten diote kontsumitzaileari, eta egunean bost fruta edo barazki anoa hartzeko gomendioa betetzea ahalbidetzen diote.
Mercadonaren entsaladak, Espainian ekoiztuak gertutasuneko lehengaiez
Mercadonak gertutasuneko produktuekin hartutako konpromisoari fidel izaten jarraitzen du. Kasu honetan, izan ere, espainiarrak dira lehengaiak, eta baita ekoizpenaren egikaritzea ere.
Entsalada hauek osatzen dituzten hosto-barazkiak, iceberg, eskarola, ziazerbak, batavia-kimuak edo lollo uhaza, besteak beste, penintsulako hego-ekialdetik datoz. Verdifresh-ek baditu nekazaritzazko hornitzaileak beste zenbait eskualdetan ere, Gaztela eta Leonen, adibidez, eta bere labore propioak Kanariar Uharteetan; horri esker segurta dezake, hain zuzen ere, freskotasun gorena eskaintzea beti, eta urteko 365 egunetan ematen duen etengabeko zerbitzua.
Urte osoan zehar bere laboreak espainiar lurraldean jasoko dituela segurtatzeko, barazki eta ortuarien jatorrizko lekuak dibertsifikatu egiten ditu Verdifresh-ek, bere hornitzaileekin batera. Honela, penintsulako hego-ekialdeko kostaldean kokatzen ditu bere labore nagusiak zortzi hilabetez, eta Granada, Almería edo Albacete moduko inguru altuetara lekualdatzen du ekoizpena hilabete beroenetan.
Tokian-tokiko 50 ekoizlerekin egiten du lan Verdifresh-ek, denak ala denak nekazaritza praktika onei buruzko Global GAP nazioarteko estandarrak egiaztatuak.
Verdifresh produktuak, azkenik, konpainiak Espainian dituen lau instalazioetan ekoizten dira: Ribarroja (Valentzia), Antequera (Málaga), Aranda de Duero (Burgos) eta Granadilla de Abona (Tenerife).
Presta ezazu zure gustuko menua Mercadonaren entsaladetako batekin, osasuna zainduz eta plazerik naturalenaz gozatuz.
Beste Zenbait Iradokizun
Entsalada bat osatu gabe dago bere ongailua falta badu. Hacendado Oliba-Olio Birjina erabil ezazu, edo Hacendado Oliba-Olio Birjina Estra puruagoa, zeuk nahi duzuna.