Ikas ezazu Eguberri hauetarako errezeta gozoenak prestatzen: haragia, arraina eta itsaskia, zizka-mizkak...

Deskargatu aurtengo Eguberrietarako gure errezeta-proposamenak

2020ko abenduaren 04a

Zer pentsatu duzu prestatzea aurtengo Eguberrietarako? Egun berezi horiek etxean ospatzera bazoaz, hainbat proposamen ditugu, menu erakargarri eta original batez goza dezazuen.

Urtero bezala, Mercadona ondoan duzu gogoeta eta planifikazioa eskatzen duen lan delikatu horretarako.

Ikasi proposatzen dizkizugun errezetak prestatzen. Errezeta errazak dira, baina emaitza ikusgarria da. Deskargatu Eguberrietako errezeten gure liburuxka edo eskuratu gure dendetan!

Folleto Receta Navidad 2020 euskera

Aurtengo Eguberrietarako aperitiboak

Nolakoak izango lirateke gure bazkari eta afariak zizka-mizka ugari gabe? Hainbat sarrera original eta bikain proposatzen dizkizugu.

  • Ahuakatea, mozzarellaz eta gulaz betea
  • Camembert-broxetak arto-kurruskariarekin eta sagarrarekin
  • Bolatxoen, urdaiazpiko egosizko biribilkien eta mokadutxoen jaialdia
  • Ahuntz-gazta labean erreta, ezti, erromero eta chutney berdearekin
  • Brie gazta ogi gainean, urdaiazpikoarekin, eta foie grasa ogi gainean, udarearekin

Gosegarri horietakoren bat prestatu behar baduzu, behar dituzun osagai guztiak gure dendan dituzu eskura .

Aurtengo Gabonetarako arrain-errezetak

Arraina nahiago baduzue, begiratu arraina egiten laguntzeko prestatu ditugun errezeta goxoak.

  • Ganboi-broxetak satay saltsarekin
  • Muskuiluak saltsan
  • Izokina mostazarekin
  • Otarrainxkak ardo zuriarekin
  • Olagarro errea piperrautsarekin eta limoiarekin

Errezeta horiek prestatzeko behar dituzun arrainak eta itsaskiak gure arrandegi-atalean aurkituko dituzu.

Gainera, ezerk huts egin ez dezan, eman begiratu bat gure errezeta-liburuxkan aurkituko duzun itsaskia egosteko denboren gidari.

Aurtengo Gabonetarako haragi-errezetak

Haragia gustatzen bazaizue, haragia osagai nagusi duten errezeta goxo-goxoak prestatu ditugu.

  • Txerri-azpizuna txanpiñoiekin, erromeroarekin eta cava-saltsarekin
  • Arkume-besoa labean, trufa-saltsarekin
  • Indioilanda fruitu lehorrekin, gaztaina-purearekin eta tipulatx glasatuekin
  • Txerrikume errea, tomate belar findunekin
  • Txahal-azpizuna foierekin, tipula kurruskariz eta ardo gozoz lagunduta

Zatoz gure harategira. Errezeta horiek egiteko behar duzun guztia eskura duzu Mercadonan.

Gainera, ez galdu proposatzen dizkizugun platerekin ardoa uztartzeko gure iradokizunak. Dena izan dugu kontuan!

Ikusi pausoz pauso nola prestatzen diren, eta deskargatu aurtengo Gabonetarako Mercadonaren errezetak!

Beste gomendio batzuk

Proposamen gehiago nahi badituzu eta aukera gehiago aztertu, sartu gure errezeten atalera, eta ea topatzen duzun bilatzen duzun ideia hori.