Ikasi gure Fruta- eta barazki-desinfektatzailea erabiltzen.

Desinfektatzen dituzu fruta eta barazkiak kontsumitu aurretik?

2021ko urtarrilaren 29a

Edozein fruta edo barazkik zikinkeria, bakterioak edo hondakin kimikoak izan ditzake, hala nola pestizidak, zeinak kaltegarriak baitira gure organismoarentzat.

Horregatik, komeni da fruta eta barazkiak desinfektatzaile egoki batekin garbitzea kontsumitu aurretik. Garrantzitsua da justu kontsumitu aurretik garbitzea, eta ez lehenago.

Zertarako balio du gure Fruta- eta barazki-desinfektatzaileak?

Bosque Verde Fruta- eta barazki-desinfektatzailea da elikagai horiek garbitzeko ura prestatzeko irtenbide egokiena. Behar bezala garbitzea ezinbesteko higiene-neurri bat da; askotan ez diogu garrantzirik ematen, eta oso kontuan hartzekoa da. Produktu hau ez da egokia edateko ura desinfektatzeko.

Non aurki dezakezu produktu hau?

Gure dendetako Drogeria atalean aurkituko duzu gure Fruta- eta barazki-desinfektatzailea.

Nola erabili

Elikagai horiek behar bezala higienizatzeko, ez da nahikoa besterik gabe garbitzea. Nolanahi ere, oso erraza da produktu hau erabiltzea:

  • Gehitu 3 tapoi (12 ml) litro bat uretan*.

Texto 1 Imagen Desifectante fruta y verdura

  • Sartu fruta eta barazkiak azal eta guzti ur horretan (zuritu eta zatitu gabe), eta utzi 5 minutuz (sakon desinfektatzeko, utzi 15 minutuz).

Texto 2 Imagen Desifectante fruta y verdura

  • Garbitu txorrota azpian, ur ugarirekin, eta kontsumitzeko prest egongo dira.

Texto 3 Imagen Desifectante fruta y verdura

  • *Oharra:
    • Ur gutxiago edo gehiago erabiliz gero, egokitu produktuaren dosia proportzionalki.
    • Ez bota zuzenean elikagaiei.

Nola kontserbatu ondo fruta eta barazkiak

Garbitu eta desinfektatzeaz gain, fruta eta barazkien propietate guztiak eta zaporea bere horretan gorde nahi baditugu, zenbait jarraibide bete behar ditugu.

  • Oro har, fruta eta barazkiak hozkailuan gorde behar dituzu, berehala kontsumitu behar ez badituzu; izan ere, gehienak hotzean gorde behar dira hobeto kontserbatzeko. Saiatu plastikozko poltsa zulodunak erabiltzen; kontsumitu egun gutxiren barruan, eta atera fruta hozkailutik jan baino pixka bat lehenago, zaporea eta testura hobeto hautemateko.
  • Nolanahi ere, beste fruta batzuen kasuan, hobe da egun batzuetan giro-tenperaturan edukitzea eta, heltzen direnean, hozkailura sartzea. Adibidez, ahuakateak eta kiwiak, nektarinak, melokotoiak, udareak eta aranak.
  • Azkenik, zenbait fruta eta barazki hobe da giro-tenperaturan edukitzea beti, hotzak propietateak eta zaporea galaraz ez ditzan: bananak, zitrikoak, meloiak, sandiak, papaiak, kakiak, anana, granada, pepinoak, erremolatxa, piperrak, baratxuria, tipulak, tomateak, kalabazak, jengibrea, albaka...

Beste gomendio batzuk

Ikusi gure Etxeko eta etxetik kanpoko garbiketa-gida, une oro higiene egokia izateko.