+Proteínas Hacendado, con Fresa o Arándanos

Dasta itzazu Hacendado +Proteinak. Beren zaporeak harrituko zaitu!

2017ko apirilaren 19a

Orain Mercadonan badauzkazu eskura Hacendado +Proteinak. Bi zaporetan eduki ere: biak daude zoragarri onak eta gainera… gantz-materiarik ez dute!

Bi aldaeratan aurkezten zaizkizu Hacendado +Proteinak, Marrubi zatidunak eta Ahabia osodunak, bien arteko konbinazioaz gozatu edo gehien gustuko duzun hori aukera dezazun.

Hacendado +Proteinak: Zaporerik onena proteina eduki handiarekin batera

Hacendado +Proteinak beren zapore zoragarriarengatik nabarmentzen dira, bai eta oso nutriente osasuntsuak dituztelako, balio handikoak zure eguneroko dietan.

Zeuk aukeratzen duzu zaporea: alde batetik, marrubi zati txikidun Hacendado +Proteinak dituzu, horiek ematen dioten ukitu zoragarriarekin; eta bestetik, ahabia osoak dakartzaten Hacendado +Proteinak, beren zapore sendoa eta testura krematsu paregabearengatik harrituko zaituztena.

Hacendado +Proteinek, bestalde, 64 kcal besterik ez dituzte, eta %0 gantz-materia zein proteina eduki handia, 10 g-koa, alegia, ziurtatzen dizute. Aukera ederra dira, beraz, bai beren zaporeagatik, bai hobeto senti zaitezen. Eta gainera, glutenik ez dutenez, pertsona zeliakoek ere har ditzakete.

Noiz gozatu Hacendado +Proteinez?

120 g-ko 4 edukiontzi dituzten pack-etan merkaturatzen dira Hacendado +Proteina aldaera biak.

Gantzik ez dutenez, zuk nahi bezala konbina ditzakezu, edo bestela, gehien gustuko duzun zaporetakoa aukeratu: marrubia ala ahabia.

Zuk nahiago duzun eguneko momentuan har ditzakezu Hacendado +Proteinak. Beren proteina edukia handia denez, osagarri ezin hobeak dira otordu nagusietan; eta gantzik ez dutenez, ordu arteko mokadu gisa ere har ditzakezu.

Bestela ere, armosuan kontsumi daitezke, askarian, familian partekatzeko postre zoragarri eta osasuntsu gisa, edota goiz edo arratsalde erdiko gosegarri modura. Zuk erabakitzen duzu zein zapore eta eguneko zein momentuan disfrutatzen dituzun Mercadonaren +Proteinak.

Beste Zenbait Iradokizun

Postre osasuntsua hartzeko beste aukera bat, hau ere zapore ezberdinetakoa, Hacendado Jogurt Gaingabetuak dira, %0 gantz-materia eta %0 azukre-erantsiak dituztenak.

Eta txikienentzat, hortxe dituzue Hacendado Zereal eta Eztidun Go-Lácteo berriak, %70 gantz gutxiago duten eta glutenik gabeko jogurt postre zoragarriak.