Ezagutzen duzu gure Croissant-ogi xerratua? Benetako gutizia da, mokofinenak ere konkistatzen ari dena. Lehenengo begiratuan, konbinazio goxo honek moldeko ogiaren itxura du. Baina haren croissant-zapore bereizgarriak eta hostore-testura tentagarriak harrituta utziko zaituzte.
Eman ukitu berezia zure gosari eta askariei, eta prestatu sandwich eta txigorki gozo nahiz gaziak. Zer nahiago duzu, urdaiazpiko- eta gazta-sandwich klasikoa ala txokolate- eta hur-kremazkoa? Edo gazta-kremazkoa eta marmeladazkoa... nahi adina konbinazio egin ditzakezu! Zein da zure gustukoa?
Croissantaren zapore dotore eta klasikoa sandwich-ogiaren erosotasunarekin, xerratan ebakia eta kontsumitzeko prest. Txigorgailuan edo sandwich-makinan presta dezakezu, edo bere horretan jan, berotu gabe. Edozein aukeratara egokitzen da.
Croissant-ogi xerratua kontsumitzeko iradokizunak
Sandwich mistoa
Gosari edo askari klasikoa, aukera bizkor eta moldakorra, bazkari arin baterako edo afari bizkor baterako ere egokia. Baina, kasu honetan, croissantaren hostopil-zapore bikainarekin.
Nola prestatu
1. Txigortu alde batetik bi croissant-ogi xerra.
2. Beste aldetik jarri bezain laster, ipini xerra bat havarti gazta, bi xerra urdaiazpiko egosi eta beste xerra bat gazta, eta estali beste ogiaren gorritutako aldearekin.
3. Txigortu bi aldeetatik, gorritu arte eta gazta ondo urtu arte.
Izokinezko eta gazta-kremazko txigorkia
Txigorki hori lehendik egin baduzu, Croissant-ogiak bertsio hobetua ekarriko dizu, mokadu bakoitza topera goza dezazun. Paregabea da aperitiboan, gosari sofistikatuetarako edo brunch berezi baterako.
Bi txigorki egiteko modua
1. Txigortu bi ogi-xerra txigorgailuan, gorritu arte.
2. Igurtzi gazta-krema.
3. Ebaki luzokerra luzetara, zerrenda luzetan, mandolinarekin edo azala kentzekoarekin. Jarri pare bat zerrenda ogi txigortuaren gainean.
4. Jarri izokin ketua luzokerraren gainean eta, amaitzeko, tipulina, unean bertan xehatua.
Oilasko- eta ahuakate- sandwicha
Konbinatu zapore freskagarriak eta testura tentagarriak gure croissant-ogiarekin. Bazkarietan, afari arinetan eta pikniketan kontsumi dezakezu. Aprobetxatu aukera orekatu honen energia baliotsua.
Nola prestatu
1. Nahasi oilasko-zerrendak laukitan ebakitako ahuakate-erdiarekin. Nahasi sardexka batekin, ore bat lortu arte. Jarri gatza eta piperra nahierara.
2. Gehitu maionesa eta tipula frijitua, eta nahasi guztia ondo.
3. Jarri nahastea txigortu gabeko bi croissant-ogi xerraren artean, eta listo.
Txigorkia kakahuete-kremarekin eta sagarrarekin
Konbinatu kakahuete-kremaren leuntasuna sagar-zatien kontraste kurruskariarekin. Hori guztia, gure ogi-proposamen originalarekin. Eguneko edozein unetan energia eta freskotasuna emango dizun aukera orekatua.
Nola prestatu
1. Txigortu bi ogi-xerra txigorgailuan, gorritu arte.
2. Kendu bihotza sagar-erdiari, ebaki xerra finetan eta markatu plantxan minutu batzuez.
3. Zabaldu kakahuete-krema txigorkietan, jarri sagar-xerrak eta hautseztatu kanela ehoarekin.
Txigorkia piku-marmeladarekin
Errezeta desberdin eta nutritiboa eguna hasteko, marmelada gozo eta leuna croissant-ogi txigortuaren testura kurruskari eta hostopil-antzekoarekin konbinatzen dituena. Gozo-gozoa!
Nola prestatu
1. Txigortu bi ogi-xerra txigorgailuan, gorritu arte.
2. Zabaldu piku-marmelada ogi txigortuen gainean.
3. Zatitu intxaur batzuk eta jarri ogiaren gainean.
4. Apaindu mendafin-orri batzuekin.
Txigorkia menbrilloarekin eta gazta freskoarekin
Nahaste gazi-gozoak egin ahal izango dituzu ogi honekin. Menbrilloarekin eta gazta freskoarekin prestatutako txigorki hau da adibiderik onena. Konbinazio orekatua, perfektua aperitibo dotore baterako eta gosari eta askarietarako. Plazerezko mokadua.
Nola prestatu
1. Txigortu bi ogi-xerra txigorgailuan, gorritu arte.
2. Ebaki gazta freskoa eta menbrilloa xerratan.
3. Jarri gazta-geruza bat ogien gainean, eta, ondoren, menbrillo-geruza.
Beste gomendio batzuk
Croissant-ogia aukera paregabea da zure gosari idealeko txigorkiak prestatzeko.
Dastatu gure guakamolea moldeko ogi original honekin.
Probatu dituzu gure arto-talotxoak? Gosarietarako, askarietarako, jatordu artean mokadu bat egiteko... eta oso erraz eramaten dira.