Fruta-urrindun edari freskagarria da Wild Panther cidera, eta oso hotz edan behar da.

Cider Wild Panther, freskagarri aparta

2018ko irailaren 24a

Sagar-zaporeko edari freskagarriak gustuko badituzu, proba ezazu Wild Panther cider berria, fruta-urrineko edaria. Oso-oso hotz edan behar da.

Senideekin edo lagunekin zaudela, edo atseden-une batez gozatzen, Wild Panther cider gasdunak halako freskotasun-ukitu bat emango dizu.

Wild Panther cideraren ezaugarriak eta kontserbatzeko era

  • Sagarra hartzituta egiten da edari hau.
  • Oso edari suabea da (alkohola, % 4,5).
  • 330 ml-ko botilatxotan saltzen da.
  • Leku fresko eta lehorrean gorde behar da, eguzki-argitik babestuta eta inguruan usain bortitzik ez dela.

Nola hartu behar den Wild Pantherra

  • Oso erraz edaten da, eta egoki-egokia da aperitibotarako, kokteletarako edo edozein otordutarako.
  • Edonolako edalontzitan har dezakezu: kristal finekoan, luzean, kopan...
  • Gure gomendioa: zapore osoa dastatzeko, oso hotz hartu behar da (baita izotzarekin ere).

Espainian egiten da Wild Panther cidera. Edari, freskagarri eta uraren sektorean aitzindari den Font Salem SLk ekoizten du.

Betiko edariez aspertuta bazaude eta zapore berrien bila bazabiltza, ez bilatu gehiago: aurkitu dituzu! Proba ezazu Wild Panther cidera, eta dastatu haren sagar-zapore gozoa. Eta gogoan izan: Oso hotz edan!

Beste gomendio batzuk

Nahiago badituzu beste edari batzuk, hona gure garagardo onenetako batzuk.

Eta alkoholik edan nahi ez baduzu, proba ezazu glutenik gabeko Steinburg % 0,0 garagardoa.