COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Munduko Futbol Txapelketaz gozatzeko, ez dago Mercadonaren aperitiboen hautaketa on bat baino gauza hoberik.

Bizi Munduko Futbol Txapelketa etxetik Mercadonaren aperitiboekin

2018ko ekainaren 25a

Munduko Futbol Txapelketan buru-belarri sartuta gaude, bete-betean gozatuz munduko futbol onenaren emozio guztia, eta dena prest dugu zure selekzioaren golak ospatzeko. Horretarako, prest ditugu Mercadonaren aperitibo on-onak, lagunen edo etxekoen telebista aurreko topaketa horiek atseginago egiteko.

Futbol-ikuskizuna atseginagoa da egunerokoari ukitu desberdin bat ematen dioten gure aperitibo gozo eta dibertigarriekin. Zure selekzioari babesa etxetik emateko eta kirol-ekitaldi historiko horretaz gozatzeko, hona hemen iradokizun batzuk:

Steinburg Radler garagardoa

Garagardo berezi bat nahi duzu partida ikusteko? Steinburg Radlerek garagardo-zaporea eta limoi naturalaren ukitu freskagarria konbinatzen ditu.

Alkohol-gradu baxua du (% 2,1); horregatik, bero-sasoi honetarako oso atsegina da. Probatu ezazu!

Oliba beltz hezurgabeak

Modaz inoiz pasatzen ez den aperitibo klasiko bat. Cáceresko barietateko oliba beltz hezurgabe hauek latan datoz, eta testuragatik eta zaporeagatik nabarmentzen dira.

Aproposak zure selekzioaren golak ospatzeko. Konbinaziorik onena gure edari gogokoenarekin hartzeko (garagardoa, freskagarria...), baita entsaladan jartzeko edo gure pizzarik gogokoena prestatzeko ere.

Kontsumitzeko prest. Lata ireki eta nahi adina hartu besterik ez duzu.

Barbakoa-zaporeko arto frijituzko tirak

Barbakoa-zaporeko artozko tira gozoak oinarri dituen Hacendado snack hau ezin hobea da egun hauetako futbol-bileretarako.

Nahikoa da ireki eta partekatzea, edozein unetan. Eta Munduko Futbol Txapelketa honetarako ezin egokiagoa!

Rodeo koktela

Gozatu zure futbolarien jokaldi onenez barbakoa-aromako snack eta fruitu lehorren koktel honekin.

Koktel dibertigarri bat da, hainbat osagai baitituzte: hodi txikiak, triangeluak eta pellet-izarrak, artozko makilatxoak, arto kurruskaria eta kakahuetea.

Aproposa familia guztiarentzako aperitibo gisa edo eguneko edozein unetan jateko. Ezin hobea kirol-hitzordu handietarako; esaterako, Munduko Futbol Txapelketa honetarako.

Gazta hautatuen ohola

Gazta gustatzen bazaizue, ez ahaztu ohol hau sartzea futbolik onena protagonista duen une gogoangarri horretako aperitibo, janaurreko eta zizka-mizken artean.

Oliba-koktela

Munduko Futbol Txapelketari are zapore gehiago jartzeko, eskura duzu oliba beltz eta berde hezurdunen, pepino txikien eta tipula txikien koktel hau, kristalezko ontzian.

Gainera, oliba-olioaren eta erramuaren ukitu bat du, zapore paregabea ematen diona.

Aproposa da partida bat ikusten dugun bitartean lagunekin partekatzeko, garagardo, freskagarri edo edozein edarirekin lagunduta.

Edozein unetan kontsumitzeko prest. Nahikoa da ontzia ireki eta zerbitzatzea.

Tipularik gabeko patata-tortilla

Zure selekzioari animatzeko, zoragarri datoz Espainiako gastronomiaren enblema den patata-tortillaren pintxo batzuk.

Zoragarria da Mercadonaren tipularik gabeko patata-tortilla, etxekoa bezalakoa. 4 minutuan, jateko prest!

Chocoiris

Gozozaleenek Chocoirisen zaporeaz gozatzeko aukera dute: txokolate esnedunezko geruza goxo batez eta azukre-bainuz estalitako kakahueteak.

Kolore- eta zapore-leherketa bat, esperientzia paregabe, kurruskari eta zaporetsu batez edonoiz gozatzeko aproposa.

Egin opari bat zeure buruari Munduko Futbol Txapelketa ikusten duzun bitartean!

Guacamolea eta artozko triangeluak

Guacamole honekin, are gusturago ikusiko duzu futbola. Ezin egokiagoa zenbait janari mexikarren osagarritarako: tacoak, nachoak eta beste zenbait.

Bikainak dira artozko triangeluak guacamolearekin batera jateko, edo hutsik, zenbait saltsari laguntzeko eta mexikar erako hainbat jakiren hornigaitarako.

Beste gomendio batzuk

Futbolzaleek, eta garagardozaleek, beren selekzio gogokoenaren bilakaeraz gozatu dezakete Mercadonaren garagardo gorriarekin.

Munduko Futbol Txapelketako partidak laguntzeko beste aukera on bat Hacendado karamelu-krispetak dira, kurruskariak eta ezin tentagarriagoak.

Mercadonaren glutenik gabeko aperitiboak ere baditugu, zeliakoentzat egokiak.