Ikasi Urdaitegi Taula sortzaile eta osasungarriak muntatzen.

Prestatu Urdaitegi Taula sortzaileenak

2022ko uztailaren 15a

Urdaitegi Taulek zaporea, barietatea eta bizigarria ematen diote zure mahaiari. Oso egokiak dira familiakoekin eta lagunekin partekatzeko, mokadu azkarrean, aperitibo gisa edo janariaren funtsezko osagai gisa. Ez dute huts egiten inoiz!

Iberiko Taulak, gazta-taulak, mistoak… Zein duzu nahiago? Hona hemen iradokizun batzuk Urdaitegi Taula sortzaile eta osasungarriak prestatzeko, udan egiten dituzun juntadizoetarako.

Nola lortu arrakasta Urdaitegi Taulekin

Gazta Taula

Nori ez zaio gustatzen gazta? Hainbesteko aukera dago, hainbeste zapore eta intentsitate, beti hartzen da ongi. Hautaketa on bat eginda, zure gonbidatu guztiekin asmatuko duzu, ziur. Erdiondu leunetik hasi eta zapore biziagoko zaharreraino, zenbait ideia emango dizkizugu arauzko Gazta Taula bat egiteko eta mundu guztia gustura uzteko.

Tabla de Quesos Mercadona

  • Gazta zahar txigortua: usain eta zapore handiko gazta, heltze-prozesu luzearen ondorioz.
  • Gazta erdiondua: aurrekoak baino zapore leunagoa du, eta testura krematsuagoa.
  • Behi-gazta urdina: benetako zapore sendoak maite dituztenentzat, aukera ona da igurztea gustatzen bazaizu.
  • Emmental gazta: beste gazta ezagun bat, ezaugarri dituen zulo horiekin, zapore leunekoa.
  • Ahuntz-gazta erruloa: entsaladetarako eta pizzetarako gazta krematsu perfektua. Baita taula batean konbinatzeko ere.
  • Brie gazta: behi-esnearekin egindako pasta biguneko gazta, testura krematsukoa; jatorriz, frantsesa. Lagundu ogiarekin, mahatsekin, fruitu lehorrekin…
  • Camembert gazta-krema: igurzteko krema, % 50 Camembert gaztarekin egina, gurina eta esne-proteinak dituena.
  • Sobrasada iberikoa: argi distiratsua egingo du zure taulan, zapore tradizional biziagatik.
  • Ahate-gibelezko patea tipula karamelizatuarekin: ahate-pate tradizionala, kipula karamelizatuarekin. Taula aberastuko dizun beste aukera bat.

Aurkezpenari dagokionez, hestebete-taularen kasuko gauza bera esango dugu. Gainera, orejoi batzuek, mahatsak, ahabi batzuek edo tomate-marmeladak ederki konbinatzen dute gazten zaporearekin.

Hestebete Taula

Urdaiazpikoa, solomoa, saltxitxoia, txorizoa… Produktu egokiak baldin badituzu, errazagoa da Hestebete Taula on bat antolatzea. Mercadonako urdaitegiaren inspirazio pixka bat aski duzu sormena pizteko eta osagaiak egoki konbinatzeko. Zapore tradizionalak, biziak eta osasungarriak, ezin huts egin duen nahasketa batean.

Tabla de Embutidos Mercadona

  • Gizenduaren saltxitxoi iberikoa, makinaz ebakia: gure gastronomiako klasiko bat, zure taulan huts egin ezin duena.
  • Gizenduaren solomo iberikoa, makinaz ebakia: beste produktu osasungarri bat, justu-justuko koipea eta mozketa perfektua dituena.
  • Gizenduaren txorizo iberikoa, makinaz ebakia: Hestebete-taula guztietan nahitaez egon behar duen osagaia.
  • Fuet espetec estra: aukera argia mokadu eta aperitiboez ari garenean.
  • Gizenduaren urdaiazpiko iberiko ebakia: haragi-tauletako eta taula mistoetako beste izar bat, zapore eta testura finekoa.
  • Saltxitxoi piperduna, xerra mehetan: mokadu leuna, baina saltxitxoiaren eta piperbeltzaren txinparta hori duena.
  • Lukainka-makilatxoak: haurren eta nagusien gogokoak; ukitu desberdina ematen diote hestebete-taulari.

Komeni da aurkezpena beti taula edo erretilu baten gainean egitea, elementuak elkarrekin egon daitezen baina ez bata bestearen gainean pilatuta. Horrela, askoz erosoago eta zuzenago kontsumitzen da.

Ez ahaztu ogia, ezta cherry tomate txikiak, olibak edo pistatxoak ere, zaporea aldatuz joateko. Aukera asko daude, berehala ikusiko ditugu!

Taula Mistoa

Zure Urdaitegi Taula zapore- eta kolore-leherketa bihurtuko duzu, kontraste bizikoa. Iberikoak eta gaztak gustatzen bazaizkizue, benetan gozatuko duzue, taula mistoak oso-oso goxoak baitira.

Tabla Mixta Mercadona

Hainbat modu daude hestebeteak eta gaztak taula berean konbinatzeko. Eman bide irudimenari, aukeratu eta konbinatu aurreko tauletako produktuak zure gustura.

Hona hemen iradokizun batzuk: hummusa, patea edo guakamolea, bustitzeko barazki gordin batzuk eta cherry tomate batzuk. Amaitzeko, bikain etor daitezke anakardo batzuk eta ozpinetan ondutakoen mix bat.

Jarraian, taula horietako edozeini azken ukitua emateko beste aukera batzuk iradokitzen dizkizugu.

Zer produkturekin osa ditzakezu Urdaitegi Taulak?

Urdaitegi Taula bat osoa izateko, bigarren mailako osagai bikain batzuk behar ditugu. Zaporeak elkarren osagarri edo kontraste dituzten produktuak, multzo osoari kolorea eta nortasuna ematen diotenak. Badugu iradokizun-zerrenda on bat, konbinazioak probatu ditzazun eta zure taula perfektua izan dadin.

  • Hatzak zupatzeko olibak.
  • Kaparrak ozpinetan.
  • Ozpinetakoen mixa.
  • Anakardo naturala.
  • Almendra txigortua.
  • Hacendado intxaur natural zuritua.
  • Pistatxo natural zuritua.
  • Abrikot-orejoiak.
  • Cherry motako adar-tomateak.
  • Mahats gorri hazigabea.
  • Martorria.
  • Garbantzu-hummusa pikillo-piper erreekin.
  • Tomate-marmelada.
  • Azenario-makilatxoak.
  • Guakamolea, % 95 ahuakate freskoa.
  • Apio berdea.
  • Lima.
  • Tipulina.
  • Munduko Txapelduna ogia
  • Ogi Txigortua, % 100 osoko espelta
  • Grissini.
  • Regañá.
  • Ahabiak.

Zer ardorekin lagundu ditzakezu gure Urdaitegi Taulak?

Jakin nahi duzu zer ardo doazkien ongi zure hestebete eta gazten Taulei? Ardoaren hautaketak beti du osagai subjektibo bat, eta Mercadonaren linealean hamaika aukera aurkituko dituzu, baina ausartuko gara tauletarako zenbait iradokizun egiten:

  • Rioja Comportillo JI ardo beltza, urtekoa: hestebeteen Tauletarako gomendagarria.
  • Abadía Mantrús Rueda JI verdejo ardo zuria: gazten Tauletarako egokia.
  • Erreserbako Vermoutha: Taula Mistoetarako gomendatzen dizugu.

Beste gomendio batzuk

Barbakoa bat antolatu behar baduzu, hona iradokizun batzuk haragi-motei buruz. Hirugihar-zintekiko errezeta goxo-goxo batzuk ere proposatzen dizkizugu.

Eta, bazkalondorako, udako koktel batzuk prestatzera animatzen zaitugu, senide edo lagunekin hartzeko.