COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonaren montaditoak presta itzazu, beti asmatuko duzu eta. Ahuntz-gazta zoragarria eta tipula kurruskaria ditugu oraingoan protagonistak, ezti eta ziapezko saltsarekin batera.

Bi montadito erraz eta zaporetsu

2018ko apirilaren 20a

Espainiako sukaldaritzaren tradiziorik herrikoienen artean daude montaditoak. Hamaika modutara prestatuak eta betiere desiragarriak, mokadu bikainak dira. Beraien kontsumoa XV. edo XVI. mendean hasi zen. Garai haietan ogia izaten zen jendearen oinarrizko jana, eta horren gainean beste osagai batzuk “igota” baleude bezala jartzen zituztelako eman zitzaien izen hori.

Oinarrizko osagaiak dituzten montaditoak

Montaditoen errezeta modu askotara molda daiteke. Eskualdearen, sasoiko elikagaien eta, batez ere, haiek prestatzeko unean jartzen diozun irudimenaren arabera.

Mercadonan bi montadito erraz prestatu ditugu, gure supermerkatuetan urte osoan zehar aise aurkitzen diren osagaiekin eginak biak. Brie gazta eta errukuladun sobrasadazko montaditoa, eta arrabol erako ahuntz-gaztaz, tipula frijitu kurruskariaz, eta ezti eta ziapezko saltsaz osatutako montaditoa.

Bideo hau ikusi, eta Mercadonak proposatzen dizkizun bi gaztadun montadito hauek zeinen erraz eta azkar prestatzen diren konturatuko zara.

Eta bestela, jarraitu montadito zoragarri hauek urratsez urrats prestatzeko ematen ditugun argibideak:

Brie gazta eta errukuladun sobrasadazko montaditoa

Lau lagunentzat

Osagaiak:

  • Terrina 1 sobrasada
  • Brie gazta zati 1
  • Pakete 1 errukula
  • Ogi-barra 1, xerratan ebakia

1. Ogia sobrasadaz igurtzi.

Montaditos de queso sobrasada Paso 1

2. Brie gazta xafla batzuk gehitu.

Montaditos de queso sobrasada Paso 2

3. Labean gainerre, urre kolorea hartzen duen arte.

Montaditos de queso sobrasada Paso 3

4. Labetik atera eta errukula erantsi.

Montaditos de queso sobrasada Paso 4

Arrabol erako ahuntz-gaztazko montaditoa, tipula frijitu kurruskariarekin eta ezti eta ziapezko saltsarekin

Lau lagunentzat

Osagaiak:

  • Ahuntz-gazta arrabol 1
  • Pote 1 tipula frijitu kurruskari
  • Edukiontzi 1 ezti eta ziapezko saltsa
  • Ogi- barra 1, xerratan ebakia

1. Ahuntz-gazta ogi-xerra batean jarri.

 montaditos de queso miel mostaza Paso 1

2. Labean gainerre.

Montaditos de queso miel mostaza Paso 2

3. Ezti eta ziapezko saltsa erantsi.

Montaditos de queso miel mostaza Paso 3

4. Tipula frijitu kurruskariaz hautseztatu.

Montaditos de queso miel mostaza Paso 4

Beste Zenbait Iradokizun

Etxean afaria duzula eta menua osatzeko beharra? Zure montaditoak Mercadonaren Garagardo Gorri berriarekin elkar itzazu; edo menu exotikoagoa nahi izan ezkero, bestela, tahinidun falafela ezagutu.