Haragiaren benetako zaporea gustatzen bazaizu, gozatuko duzu gure behiki-hanburgesa natural izoztuarekin. Platerean edo ogiarekin, bazkaltzeko eta afaltzeko aukera bikaina da, eta ziur egon zaitezke zu eta zure etxekoak kalitate erabatekoa, mamitsua eta behiki-zapore biziagoa duen produktu batekin elikatzen ari zaretela.
Behiki-hanburgesa goxo-goxoa
Hauek dira hanburgesa honen ezaugarri nagusiak:
- Hanburgesa naturala da; behi-haragia eta gatza bakarrik ditu (% 99 haragia + % 1 gatza).
- Hori dela eta, behiki onenaren testura-, hezetasun- eta zapore-ezaugarri guztiak mantentzen ditu, hozkada bakoitzean identifikatzeko modukoak.
- Nabarmentzekoa da haren behiki-zapore bizia.
Aurkezteko moduak
Bi formatutan aurkezten da hanburgesa goxo hau:
- Biko paketean. Hanburgesa bakoitza 120 g da.
- Banaka. 180 g-ko hanburgesa.
Gure harategietako izoztuen atalean aurkitu dezakezu produktu hau.
Kontsumitzeko moduak
Nola duzu nahiago hanburgesa, platerean ala ogi gainean? Bi moduetara oso goxoa da. Oinarrizko ideia batzuk emango dizkizugu:
Platerean: letxuga gainean, jarri tomatea eta tipula gorria. Ondoren, jarri hanburgesa ahuakate irabiatuko topping batekin. Ez ahaztu beste edozein osagarrirekin laguntzea. Entsalada, patatak, ziape-saltsa... Aukera onak izan daitezke zaporea aldatzeko eta behiki-zati eder hori ezin hobeto osatzeko.
Ogi gainean beste osagai batzuekin batera: horrela gehiago gustatzen bazaizu, elikagai-aukera zabala duzu gourmet estiloko hanburgesa bat etxean bertan prestatu eta jateko.
Probatu hanburgesari laguntzen dioten ohiko osagaiekin. Jarri ogian kimu samurren geruza bat. Ondoren, jarri hanburgesa eta gazta urtua, arrautza frijitua, hirugiharra, ozpinetako luzokerren xerra batzuk eta tipula frijitua. Eta, nola ez, zure gustuko saltsaren bat: ketchupa, ziapea, maionesa, barbakoa... Zuk aukeratu gehien gustatzen zaizuna.
Prestatzeko aholkuak
180 gramoko hanburgesarentzat:
- Zartaginean edo parrillan
Aurrez desizoztu gabe:
1. Egin minutu batez alde bakoitzetik, su altuan.
2. Jaitsi su motelera, eta egin beste 14 minutuz, 2 minutuz behin buelta emanez.
Aurrez desizoztuta (hozkailuan eduki 4 °C-an 6-8 orduz):
1. Egin 3 minutuz alde bakoitzetik, su ertainean.
2. Jaitsi su motelera, eta egin beste 6 minutuz, 2 minutuz behin buelta emanez.
120 gramoko hanburgesarentzat:
- Zartaginean edo parrillan
Aurrez desizoztu gabe:
1. Egin minutu batez alde bakoitzetik, su altuan.
2. Jaitsi su motelera, eta egin beste 10 minutuz, 2 minutuz behin buelta emanez.
Aurrez desizoztuta (hozkailuan eduki 4 °C-an 6-8 orduz):
1. Egin 3 minutuz alde bakoitzetik, su ertainean.
2. Mantendu su ertainean, eta egin beste minutu batez, alde bakoitzetik.
Beste gomendio batzuk
Haragizalea bazara, animatu hiru errezeta hauek prestatzera: txerrikia, txahalkia eta indioilarkia.