COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Barazki-hanburgesa txikiek mokadutxo goxoak eskaintzen dizkizute etxekoekin eta lagunekin jateko.

Barazki-hanburgesa txikien errezeta

2018ko uztailaren 09a

Barazki-hanburgesa txikiekin mokadutxo goxoak presta ditzakezu etxekoentzat edo lagunentzat, erraz eta modu dibertigarrian.

Mercadonaren barazki-hanburgesa txikiak aproposak dira gainerakoekin partekatzeko, errezeta ezin hobea futbol-partidatan, zinema-saioetan edo udako lagun arteko afarietan zerbitzatzeko.

Probatu barazki-hanburgesa txikiak: ilar eta ziazerbadunak daude, kalabaza- eta ekilore-hazidunak edo alberjiniadunak. Hiru aukera goxo horiek Mercadonan aurkituko dituzu, eta gure errezeta xehatuarekin prestatzen lagunduko dizugu.

Ikusi barazki-hanburgesa txikien errezetaren bideoa:

Lau lagunentzako osagaiak:

  • Hanburgesa-ogi txikien pakete bat
  • Barazki-hanburgesa txiki ilar eta ziazerbadunen pakete bat (50 g-ko 2-3 hanburgesa mahaikide bakoitzeko)
  • Barazki-hanburgesa kalabaza- eta ekilore-hazidunen pakete bat
  • Barazki-hanburgesa alberjiniadunen pakete bat
  • 1 tipula
  • 1 pote tipula kurruskari
  • 1 alberjinia
  • 1 pote mostaza
  • Ahuntz-gaztaren biribilkiaren pakete bat
  • Koloretako txotxak (hautazkoa)

Pausoz pauso:

Ogi txikiak barazki-hanburgesekin prestatzeko errezeta pausoz pauso jarraitu dezakezu.

1. Moztu alberjinia xerratan, eta utzi gatzetan 15 bat minutu.

Receta Mini Burgers Vegetales 1

2. Moztu tipula xerratan.

Receta Mini Burgers Vegetales 2

3. Plantxan egin alberjinia, tipula eta hanburgesak.

Receta Mini Burgers Vegetales 3

Recetas Mini Burgers Vegetales 4

4. Berotu plantxan tarte txiki batez ogi txikiak, erditik moztuta.

Receta Mini Burgers Vegetales 5

5. Ebaki ahuntz-gaztaren biribilkia.

Receta Mini Burgers Vegetales 6

6. Osatu hanburgesa ordena honetan: ogia, hanburgesa (bitan zatitu 90/100 g-ko hanburgesak), ahuntz-gaztaren xerra bat, tipula eta alberjinia.

Receta Mini Burgers Vegetales 7

Receta Mini Burgers Vegetales 8

Receta Mini Burgers Vegetales 9

Mini Burgers Vegetales 10

7. Gehitu mostaza eta tipula kurruskaria.

Recetas Mini Burgers Vegetales 11

Recetas Mini Burgers Vegetales 12

8. Behin ogi txikia muntatutakoan, jarri koloretako txotxak barazki-hanburgesei, errazago aurkezteko.

Recetas Mini Burgers Vegetales 13

Mercadonako barazki-hanburgesa txikiak gaueko izarrak izango dira; mokadutxo hauek ez dira oharkabean pasatuko.

Beste gomendio batzuk

Afari dibertigarri bat baduzu etxekoekin edo lagunak gonbidatu badituzu, barazki-hanburgesa txikiekin batera Mercadonaren aperitibo goxoak jan ditzakezu. Gustu guztietarako aukerak daude.

Barazki-hanburgesen mokadutxo hauei laguntzeko aukera bikain bat da Steinburg % 0,0 garagardo glutenik gabea; guztiontzako egokia, alkoholik eta glutenik gabea, eta zeliakoentzat ere egokia.