Barazki-hanburgesa txikiekin mokadutxo goxoak presta ditzakezu etxekoentzat edo lagunentzat, erraz eta modu dibertigarrian.
Mercadonaren barazki-hanburgesa txikiak aproposak dira gainerakoekin partekatzeko, errezeta ezin hobea futbol-partidatan, zinema-saioetan edo udako lagun arteko afarietan zerbitzatzeko.
Probatu barazki-hanburgesa txikiak: ilar eta ziazerbadunak daude, kalabaza- eta ekilore-hazidunak edo alberjiniadunak. Hiru aukera goxo horiek Mercadonan aurkituko dituzu, eta gure errezeta xehatuarekin prestatzen lagunduko dizugu.
Ikusi barazki-hanburgesa txikien errezetaren bideoa:
Lau lagunentzako osagaiak:
- Hanburgesa-ogi txikien pakete bat
- Barazki-hanburgesa txiki ilar eta ziazerbadunen pakete bat (50 g-ko 2-3 hanburgesa mahaikide bakoitzeko)
- Barazki-hanburgesa kalabaza- eta ekilore-hazidunen pakete bat
- Barazki-hanburgesa alberjiniadunen pakete bat
- 1 tipula
- 1 pote tipula kurruskari
- 1 alberjinia
- 1 pote mostaza
- Ahuntz-gaztaren biribilkiaren pakete bat
- Koloretako txotxak (hautazkoa)
Pausoz pauso:
Ogi txikiak barazki-hanburgesekin prestatzeko errezeta pausoz pauso jarraitu dezakezu.
1. Moztu alberjinia xerratan, eta utzi gatzetan 15 bat minutu.
2. Moztu tipula xerratan.
3. Plantxan egin alberjinia, tipula eta hanburgesak.
4. Berotu plantxan tarte txiki batez ogi txikiak, erditik moztuta.
5. Ebaki ahuntz-gaztaren biribilkia.
6. Osatu hanburgesa ordena honetan: ogia, hanburgesa (bitan zatitu 90/100 g-ko hanburgesak), ahuntz-gaztaren xerra bat, tipula eta alberjinia.
7. Gehitu mostaza eta tipula kurruskaria.
8. Behin ogi txikia muntatutakoan, jarri koloretako txotxak barazki-hanburgesei, errazago aurkezteko.
Mercadonako barazki-hanburgesa txikiak gaueko izarrak izango dira; mokadutxo hauek ez dira oharkabean pasatuko.
Beste gomendio batzuk
Afari dibertigarri bat baduzu etxekoekin edo lagunak gonbidatu badituzu, barazki-hanburgesa txikiekin batera Mercadonaren aperitibo goxoak jan ditzakezu. Gustu guztietarako aukerak daude.
Barazki-hanburgesen mokadutxo hauei laguntzeko aukera bikain bat da Steinburg % 0,0 garagardo glutenik gabea; guztiontzako egokia, alkoholik eta glutenik gabea, eta zeliakoentzat ere egokia.