Mercadonaren baratze-marrubiak txertatu eguneroko dietan, eta, hutsik zein errezeta zoragarrietan janda, jaso itzazu beren C bitaminaren eta zaporearen onurak.

Baratze-marrubien sasoia heldu da

2018ko martxoaren 08a

Baratze-marrubiak fruta ederrenenetakoak dira, beren kolore gorri bizi eta hosto berde deigarriekin. Zapore gozoa du, ukitu pittin bat azidoarekin, eta kaloria ekarpen urria egiten du. Gainera, urtsuak bezain aberatsak dira C bitaminan.

Penintsulan eta Balearretan saltzen diren Mercadonaren baratze-marrubiak Huelvakoak dira jatorriz. Kanariar Uharteetakoak, aldiz, artxipelagoan bertan landatzen dira.

Edozein ordutan kontsumi daitezke, bai hutsik bai azukrez, laranja-zukuz edo arabisagar-zukuz lagundurik, besteak beste. Eta baita entsaladetan ere, edo, gozozaleenen kasuan, esne-gain harrotuarekin edo txokolate urtuan blai.

Aholkua: Baratze-marrubiak txokolate-estaldurarekin

Baratze-marrubiak beste era batean erabiltzen anima zaitezen, errezeta zoragarri hau eskaintzen dizugu:

Errezeta ugariko osagai perfektua dira baratze-marrubiak, batez ere gozogintzan, eta baita zuku, irabiatu eta izozkietan ere.

Hozkailuan kontserbatzen dira hobekien. Kontsumitu baino pare bat ordu lehenago bertatik ateratzea gomendatzen da, epel daitezen. Oso garrantzitsua da jan aurretik marrubiak ondo garbitzea.

Beste Zenbait Iradokizun

Edari freskagarri bat hartzeko gogoa badaukazu, gure lau smoothie motak gomendatzen dizkizugu. Beste iradokizun bat: gure Hacendado zuku fresko berriak. Glutenik eta laktosarik gabeak, eta fruta eta barazkiez eginak.