Gabonetako errezeta gozo-gozoak prestatzen irakatsiko dizugu: haragiak, arraina eta itsaskia, aperitiboak, postreak...

Badaukazu gure Gabonetako errezeten liburuxka?

2021ko abenduaren 03a

Gabonetan etxean prestatuko duzu janaria? Gure liburuxkan, etxekoei onena emateko errezetarik onenak aurkituko dituzu. Hemen deskarga dezakezu:

Imagen folleto recetas navidad euskera

Plater-sorta zaindua, honako hauek barne hartzen dituena:

  • Aperitiboak.
  • Arrainak eta itsaskiak.
  • Haragiak.
  • Postreak. Aurten, postreen atal berria estreinatu dugu, zure Gabonetako menuari amaiera ezin hobea emateko ideiekin.

Ikusi plater bakoitza egiteko pausoz pausoko azalpena. Platerak prestatzeko behar den denbora ere adierazten dizugu, eta iradokitzen dizugu plater bakoitzarekin zer ardo uztartzen den ongi. Prestatuko ditugu elkarrekin?

Gainera, gure liburuxkan erosketa-zerrenda praktiko bat ere baduzu, erosi beharreko produktuak markatzeko eta xehetasunik ez galtzeko.

Aperitiboak

  • Muskuilu minak sagardoarekin.
  • Arrautzak poché erara urdaiazpikoarekin eta panadera patatekin.
  • Txahal-carpacciozko kaneloiak foie grasarekin, Grana Padano gaztarekin eta gatz-ezkatekin.
  • Makilatxo gaztaz beteak.

Arrainak eta itsaskiak

  • Lupiak gatzetan, hiru saltsarekin: limoizkoa, jogurtezkoa eta tartariarra.
  • Wellington izokina espinakekin eta gazta-kremarekin.
  • Urraburua ogi birrinduzko zarakarrarekin.
  • Olagarroa plantxan baratxuri beltzezko saltsarekin eta patatekin.

Atal honetan, olagarroa eta itsaskia egosteko denboren gida bat aurkituko duzu, zalantzaren bat izanez gero argitu ahal izateko.

Haragiak

  • Behi-azpizunaren roast beefa.
  • Bildots-besoa eztiarekin eta patata-pastelarekin.
  • Txerrikume errea tipulatx karamelizatuekin eta kukuluekin.
  • Indioilaskoa intxaurrez eta foiez betea.

Postreak

  • Sagarrezko Tatin tarta
  • Turroi-, kafe- eta gazta-flana

Ikusi pausoz pauso nola prestatzen diren, eta deskargatu aurtengo Gabonetarako Mercadonaren errezetak!

Eta adi gure Gabonetako errezeten Youtubeko erreprodukzio-zerrendari; haragia, arraina eta aperitiboak prestatzeko errezeten sorta zabala aurkituko duzu, egoera bakoitzerako egokia den platera aukeratzeko, gonbidatuekin asmatzeko eta haiek ezustean harrapatzeko.

Beste gomendio batzuk

Zure Gabonetako bazkari eta afariak enkargatu nahi dizkiguzu? Ezagutu Jateko Prest atalean aurki ditzakezun Gabonetako platerak.