Hacendado Granola ahogoza ezazu, eta esnearekin, jogurtarekin edo gazta fresko irabiatuarekin nahastu. Txundituko zaitu!

Azukre-eduki txikiko Granola

2018ko otsailaren 22a

Eguna hasteko eta egunean zehar indarberritzeko alternatiba ona dugu Hacendado Granola. Zereal labekatua da, testura kurruskarikoa.

Zure gosari, bazkari, askari eta afarien osagarri ideala da azukre-eduki txikiko Granola. Olo-maluta integralak ditu, fruitu lehorrak (almendra, hur, anakardo eta pekan intxaur zatitxoak) eta haziak (ekilorea eta kuia); konbinazio zoragarria, inondik ere.

Esnearekin, jogurtarekin edo gazta fresko irabiaturekin nahastu, eta ikusiko duzu zure elikagai gustukoenen artean aurrera egiten duela, bere zapore bizia eta testura kurruskariari esker.

Gogoratu Hacendado Granola toki lehorrean gordetzea, berotik babesturik.

Beste Zenbait Iradokizun

Osatu zure gosari eta hamaiketakoak gure Ohitura berriak hartzeko xigorkiekin: aukera zabal eta desiragarria, gehien gustatzen zaizuna har dezazun.

Gainera, eguneko edozein unetarako Hacendadoren +Proteínas dugu, zapore goxoko postre-sorta zabala, edozein lekutan dasta ditzazun.