Probatu al dituzu udako izozkirik tentagarrienak? Hainbat zapore eta formatu ditugu, zure gustukoena aukeratu dezazun egun beroetan freskatzeko.
3 Hacendado Izozki mota aukeran
Badakigu izozkiaren maitaleak zorrotzak zaretela eta oso argi daukazuela zer gustatzen zaizuen. Horregatik, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu, izozki on baten plazeraz eta zaporeaz goza dezazun.
Handiak
Formatu hauek bikainak dira gutizia bat betetzeko eta zaporearen esperientzia luzatzeko.
6 aleko kaxatan saltzen dira, eta 3 barietate dituzte:
- Beltza
- Almendraduna
- Zuria
Minia
Formatu hau ezin hobea da izozki bat azkar jateko, txikienentzat edo edozein unetan gutizia bat asetzeko.
Banakako 8 aleko kaxatan saltzen dira, eta 4 barietate dituzte:
- Txokolatea
- Almendraduna
- Menda
- Nocciola
Askotariko miniak
Kantitate handiagoa eta aukera gehiago; ezin hobea familiakoekin eta lagunekin partekatzeko, bakoitzak gustukoen duen zaporea aukeratu dezan. 12 aleko kaxa batean aurkezten dira, 4 zapore desberdin kaxa berean:
- Beltza
- Almendraduna
- Zuria
- Esneduna
Beste gomendio batzuk
Hortxata fresko bat hartuko zenuke? Ikus gure hortxata eta txufazko edari zaporetsuak.