COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Aurtengo Gabonetarako haragi-, arrain- eta aperitibo-errezetak prestatzen erakutsiko dizugu.

Aurtengo Gabonetarako errezeta berezien hautaketa

2019ko abenduaren 04a

Elkarretaratzeak, topaketak, bazkariak eta afariak egiteko garaia dira Gabonak; une ahaztezinak igarotzen ditugu senideekin eta lagunekin. Hori dela eta, haiek ahalik eta ondoen zaintzea komeni da, batez ere anfitrioiak bagara.

Badaezpada, jai hauetan bazkaltzen edo afaltzen gonbidatuak badituzu ere, Mercadonan errezeta-sorta zaindu bat prestatu dugu, maite dituzunak harrituta utz ditzazun.

Gure iradokizun guztiak goxo-goxoak dira, eta prestatzen erraz-errazak. Hautatu zuen gustuetara eta beharretara ondoen egokitzen dena, eta kontuan hartu prestatze-denborak eta oharrak!

Mercadonako haragi-errezetak

Errazak, azkar prestatzekoak edo lan handiagoa dutenak, baina beti goxo-goxoak. Zure gonbidatuei haragia gustatzen bazaie, errezeta hauetako edozeinekin arrakasta lortuko duzu Gabonetako bazkari edo afarian.

Aurtengo Gabonetarako hautatutako haragi-errezetak:

  • Indioilanda labean
  • Azpizuna
  • Txerrikume errea
  • Txahalki-biribilkia
  • Arkume-beso errea
  • Txerri-beso errea (Kanariak)

Plater horiek prestatzeko behar dituzun osagai guztiak gure harategian aurkituko dituzu. Adi irakurri gisatuak biribiltzeko eta modu erakargarrian aurkezteko gure aholkuak.

Errezetak pausoz pauso prestatzeko, deskargatu Mercadonaren haragi-errezetak:

Haragi-errezetak

portada folleto carne eu

Mercadonaren arrain-errezetak

Zure gonbidatuek arraina nahiago badute, Mercadonan aholku-bilduma on bat eskaintzen dizugu, zure gonbidatuei merezi duten bezalako harrera egin diezaiezun. Arrain-mota ugari eta itsaskia prestatzen erakutsiko dizugu Gabon hauetarako.

Gabon hauetarako Mercadonaren arrain-errezeten artean, aukera hauek ditugu:

  • Legatza
  • Izokina plantxan
  • Bakailao-solomoak
  • Otarrainxka-isatsak
  • Ganboiak
  • Muskuiluak marinel erara

Errezeta horiek prestatzeko behar diren arraina eta itsaskia gure arrandegian dituzu. Ondoren, Mercadonaren arrain-errezetak kontsultatu eta deskargatu ditzakezu. Garrantzitsua: adi irakurri egoste-denboren taula!

Arrain- eta itsaski-errezetak

portada folleto pescado eu

Mercadonaren aperitiboak

Beti eduki behar dituzu eskura gure urdaitegiko aperitiboak; ezinbestekoak dira Gabonetako bilkuretarako. Sarrerakoen aukeraketa zaindua bikaina izan daiteke bazkari eta afariak giro onean hasteko.

Aperitiboetarako, errezeta hauek proposatzen dizkizu Mercadonak:

  • Ahate-foiea
  • Gazta belar finduna barazki gordinekin
  • Ogi gaztaz betea
  • Urdaiazpiko egosizko biribilkiak
  • Ahuntz-gazta kurruskaria

Plater horiek prestatzeko behar dituzun osagai guztiak gure saltokietan aurkituko dituzu. Kontsultatu eta deskargatu Mercadonaren aperitibo-errezeta hauek.

Aperitibo-errezetak

portada folleto aperitivo eu

Beste gomendio batzuk

Gabonetako zure bazkari edo afarietarako ideia gehiagoren bila baldin bazabiltza, ikusi gure Errezeten atala.