Aperitiborako konbinazio original bat proposatzen dizugu: Falke 0,0 garagardo gorria eta zaporetako patatak.

Aperitiborik originalena: Falke 0,0 garagardo gorri gure zaporetako patata berriekin

2021ko martxoaren 17a

Orain, etxean denbora gehiago ematen dugunez, irudimena zorroztu behar dugu aperitibo eta mokadu goxo batzuk prestatzeko, haiekin monotonia hautsi eta hizketaldi on bat, film on bat, bideo-dei bat, irakurketa atsegin bat... laguntzeko.

Gure proposamena klasikoa eta aldi berean originala da; nahasketa ia hutsezin bat. Izan ere, ez dago aperitibo tradizionalagorik garagardo bat patatekin baino, baina gauza aldatu egiten da konbinazioak hiru berrikuntza hauek dituela esaten badizugu:

  • Falke 0,0 garagardo gorria
  • Oilasko- eta Limoi-zaporeko Patatak
  • Txile- eta Lima-zaporeko patatak.

Itxura ona du, ezta?

Falke 0,0 garagardo gorria

Texto 1 Imagen Fake

  • Gure 0,0 garagardoen familiara iritsi berria da.
  • Zapore gehiagoko garagardo gorria. Garagardo-zaporea maite eta alkoholik hartu nahi ez edo hartu ezin dutenentzat pentsatua.
  • Orekatua eta freskagarria.

Oilasko- eta Limoi-zaporeko Patatak

Texto 2 Imagen Fake

  • Oilasko erre limoidunaren zaporeko patata frijituak.
  • Originaltasunagatik harrituta uzten duen zaporea.
  • Glutenik gabea.

Txile- eta Lima-zaporeko patatak

Texto 3 Imagen Fake

  • Zapore-nahasketa exotikoa eta pikantea.
  • Hasieran txile-zaporea du, eta, gero, limarekin leuntzen da.
  • Glutenik gabea.

Aldatu garagardoa patatekin jateko modua, eta utzi denak harrituta aperitiborik originalenarekin!

Beste gomendio batzuk

Eman begiratu bat Mercadonan aurki dezakezun garagardo-aukerari.

Ezagutzen duzu MixBeans, edamamezko eta sojazko snacka? Sojazko leka zuri, berde eta beltz txigortu eta gazituen nahasketa bat da.