Tarta del Día de la Madre y lotes de fragancias

Amaren Egunerako, Mercadonaren tarta eta lurrin sortak

2017ko maiatzaren 03a

Maiatzaren 7a Amaren Eguna da, gure bizitzetako emakume garrantzitsuenari gugatik egin duen guztia eskertzeko baliatzen dugun egun berezia. Eta opari bikainak aurki ditzakezu Mercadonan, egun seinalatu hau bera eta familiako gainontzekoekin ospatzeko.

Aurtengo Amaren Egunerako, bada, bere estiloari bete-betean egokituko zaizkion produktu hauek dituzu: Gorringo Tarta, Esnegain eta Karameluarekin eta Lurrin Sortak.

Mercadonaren Amaren Egunerako Lurrin Sortak

Zer hoberik, amari oparitzeko, hain gustuko duen lurrin horixe baino? Zenbait lurrin sorta proposamen dituzu Mercadonaren Lurrindegian eskura, adin eta gustu guztietarako egokiak. Sorta hauek, bestetik, krema, bainurako gel eta beste zenbait osagarri barnebiltzen dituzte, Amaren Egunerako opari osoak izan daitezen, den-dena merezi duten pertsona hauen neurrikoak, hain zuzen ere.

Rose Nude lurrina, bete-beteko klasikoa

Rose Nude lurrin sortak ama irtirin eta feminitate handikoei gustatuko zaien perfume fin eta erromantikoa du. Nezeser batek osatzen du, halaber, oparia.

Comotú Amor, apustu segurua

Apustu segurua da Comotú Amor lurrina. Ama sofistikatu, moderno, klasiko, ausart… izaera guztiekin bat dator, lurrin sorta honek dakarren osagarriaren era berean. Amaren Egunerako opari bikaina duzu hau, maite duzula egunero gogora dezan.

9.60 Pure, ama abenturazalearentzat

Amak etengabe ari dira gauzak egiten. Egunero kontaezin jardunetan dabiltzan emakume abenturazale hauentzat, 9.60 eau de toilette-a da edozein egoeratarako konpainiarik onena, usaina atsegin-atseginekoa da eta. Kolonia fresko hau, gainera, body milk-a, bainurako gela eta desodorantea barnebiltzen dituen sorta oso-oso baten barruan dator.

Mercadonan aurki ditzakezun Amaren Egunerako lurrin hauek guztiak Valentziako Erkidegoan dagoen RNB Cosméticos enpresa espainiarrak ekoizten ditu.

Amaren Eguneko Tarta Mercadonan

Egun seinalatu hau ospatzeko, bestetik, ezin da falta Amaren Eguneko Tarta zoragarria, arrautza gorringo, esnegain eta karameluz egindako elaborazio ezin hobea, alegia.

Familian goza dezakezuen Amaren Eguneko Tarta hau, biribila bezain iradokitzailea, kutxatila batean eskaintzen da, lekualdatzeko erosoagoa izan dadin. 510 gramo ditu eta 6 errazio osatzeko modukoa da.

Amaren Eguneko Tarta goxo-goxo honek bi geruza ditu bainila zaporeko bizkotxo zuri, esnegain geruza leun bat limurtzen delarik horien artean.

Bizkotxoaren oinarriak karamelu eta toffee kremazko betegarria du barnean, azken ukitu urtsu eta berotsu bat emate aldera.

Txokolate beltzeko bihotz batez eta oso estanpatu amatiarrez apainduta dago azala, zenbat maite duzun irudikatuz.

Gozotegiko gorringoaz eman zaion akaberarekin, sorpresa atsegin eta desiragarria izango da Tarta hau mahaira ateratzeko momentua.

Mercadonaren Amaren Eguneko Tartak berriz ere erakusten du, halaber, konpainiak espainiar produktuen alde duen konpromisoa, Pastisfred S.L.U enpresak ekoizten baitu, Montblanc-en (Tarragona) duen lantegian, hain zuzen.

Kontuan izan ere Mercadonaren Amaren Eguneko Tartek, tarta gehientsuenek bezala, glutena, arrautza, soja, esnea eta oskoldun fruituak dituztela.

Mahaian aurkeztu aurretik, bestalde, izozkailutik atera behar duzu. Hozkailuan eduki dezakezu, egoera ezin hobean, baina 3 ordu eta 30 minutu inguruko aurrerapenez egin, zerbitzatzeko unean puntu perfektuan egoteko moduan desizozten joan dadin. Giro-tenperaturan utziz gero, 2 ordu eta 30 minutu beharko ditu, gutxi gorabehera, desizozteko.

Goza ezazu Amaren Egunaz zure bizitzako emakume berezienari gure lurrin sorta osagarridun originaletako bat oparituz, eta Mercadonaren Amaren Eguneko Tartaren ukitu goxo eta nahasezinarekin bukatu egun seinalatu hau.

Beste Zenbait Iradokizun

Txokolatea maite badu, “hartzeko prest” dagoen Mercadonaren La Chocolatera edateko txokolatearekin ere harritu dezakezu; zapore sendokoa da, eta prestatzeko erraz-erraza.

Eta, Amaren Eguna etxean ospatu, eta zerbait berezia prestatu nahi baduzu, Mercadonaren Gurindun Hostopil Ore Fresko berriak aprobetxa ditzakezu era guztietako errezetak egiteko, goxoak zen gaziak.