Maiatza da amen hilabetea. Eta beraien egun berezia ospatzeko, Mercadonan aurkituko duzun Amaren Eguneko Tarta daukazu. Massini tarta da, estilo klasikokoa, esnegain krematsuz eta gozotegiko trufaz osatua. Esnegainaren eta trufaren artean dagoen bizkotxo arinak mokadua arolago bihurtzen du. Gainaldean, kakao kremaz egindako bilgarria dauka, alboetatik tantaka limurtzen dena; eta gorringo txigortuzko azalean, txokolatezko hizkiez idatzitako mezua aurkituko duzu: “Eres la mejor Mamá”.
Artisau-errezeta dugu, eskarmentuzko gozogile batek bere lantegian prestatuko lukeenaren modukoa.
Amaren Eguneko Tartaz gozatzeko ideiak
Amaren Eguneko Tartari kolore eta zapore ukitu bat eransteko, Mercadonaren frutategian aurkituko dituzun baratze-marrubiak zati txikitan ebaki, eta tarta-anoa bakoitzaren gainean jarri. Mokadu gozo-gozoa lortuko duzu.
Beste Zenbait Iradokizun
Gainera, Simply Flowers lore-lurrinekin ere izango duzu ama harritzeko modua. Oinlodia, Bioleta, Arrosa, Laranja Lorea eta Jasmina. Bost lurrin zitriko, hautsezko, gozo eta egur kutsuko, ezin hobeak udaberrirako.