Berriro ere eguraldi ona gurekin dugula edari freskagarri batez gozatu nahi baduzu, Mercadonaren Aloe Veradun Freskagarri berriak dituzu orain eskura, bi zaporetakoak: Originala eta Granadazkoa.
Edari freskagarri eta goxo-goxoa
Mercadonaren Aloe Veradun Freskagarri berriak, Originala eta Granadazkoa, edozein leku eta momentuan zure burua freska dezazun aukera paregabe eta zaporetsua eskaintzen dizute. Bestalde, gasik gabekoak dira.
Bi zaporeren artean aukera dezakezu, gainera. Batetik, Aloe Veradun Freskagarri Originala duzu, Aloe Veraren zapore guztia duen edaria.
Bestetik, Granadazko Aloe Veradun Freskagarria dago eskuragarri, fruta ezagun horren zapore nahasezina duena, eta oharkabean pasatzen ez den kolore laranjatu erakargarria.
Nola gozatu Aloe Veradun Freskagarri Original eta Granadazko berri hauetaz?
Aloe Veradun Freskagarri berriak, Originala eta Granadazkoa, 500 ml-ko edukiontzi erosoan daude eskuragarri Mercadonan. Oso era errazean eramateko modukoa, hain zuzen, ia-ia nonahi eta noiznahi disfrutatzeko prest.
Edateko pronto dagoenez, botila ireki eta Aloe Veradun Freskagarri Original edo Granadazkoaz gozatzea besterik ez duzu. Hotz-hotza hartzea da gomendagarriena, batez ere tenperaturak gora egiten hasi diren honetan. Edonola ere, behin irekita geroago edaten jarraitzeko gorde nahi baduzu, hozkailuan edukitzea gomendatzen dizugu.
Edari freskagarri eta ezberdin baten bila ari bazara, ezagut itzazu Mercadonan Aloe Veradun Freskagarri Original eta Granadazkoaren zapore biziak.
Beste Zenbait Iradokizun
Hara Mercadonan aurki dezakezun beste edari bat: Hacendado Zuku Freskoak; onura eta ezaugarri ezberdinetako fruta, barazki eta landareez eginak.
Eta Aloe Veradun Freskagarriei laguntzeko, hortxe duzu Edamamea, snack osasuntsu berria.