COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Fragancias y Tarta del Día del Padre

Aitaren Egunerako, Mercadonaren Tarta eta lurrin sortak

2017ko martxoaren 16a

Martxoaren 19a egun seinalatua da Munduko ‘aitatxo’ guztientzat. Ospakizun horren harira, Aitaren Egunerako opariak aurkituko dituzu Mercadonan. Alde batetik, oso Tarta berezi bat, eta bestetik, lurrin original-originalak, horietako bakoitza estilo ezberdin bati zuzendua.

Mercadonaren gizonarentzako lurrinak

Aitak edozein adinekoak izan daitezke, eta oso gustu ezberdinetakoak. Horrenbestez, era guztietako gustuekin bat egin dezaketen lurrin ezberdin eta originalak aurkituko dituzu Mercadonaren Lurrindegian, lurrinaren moduko opari unibertsal baten bitartez zure maitasuna adieraz diezaiozun hain berezia den horri.

Mercadonaren Gesto Lurrina

Hiri giroko lurrina da Gesto, gustu klasiko zein modernoak dituztenek estimatuko duten perfume aukera. Mercadonaren Lurrindegian eskura duzun Gesto sortak 100 ml-ko eau de toilette-a, 100 ml-ko bainurako gela, 75 ml-ko desodorantea, eta 100 ml-ko aftershave-a hartzen du barne.

Cool Wood Bosque Místico

Opari ausartago baten bila bazabiltza, Cool Wood Bosque Místico sortak ez dizu epel utziko. Ukitu zitrikoak eta egur kutsukoak ezkutatzen ditu 100 ml botilan merkaturatzen den Cool Wood lurrin honek. Gainera, bainurako gel bat (100 ml), aftersave-a (100 ml), eta desodorante bat (75 ml) dakartza sortak.

Enciende for him, aita ausartenentzat

Mercadonan badugu lurrinik bihurriena ere, aita ausartenei zuzentzen zaien Enciende for him sorta, hain zuzen, 100 ml-ko eau de toilette-a, 100 ml-ko bainurako gela, 75 ml-ko desodorantea, eta, bere izaerarekin bat datorren orrazkera izan dezan, 100 ml-ko gel finkatzailea barne hartzen duena.

Golden Boy, aiurri bereziko sorta

Aitaren Egunerako opari borobila da Golden Boy sorta. Aiurri handiko eta lurrin kartsuko 80 ml-ko eau de toilette-a du, bai eta perfume bizi hori bera duten beste produktu hauek ere: 200 ml-ko gel-xanpua, 150 ml-ko desodorantea, eta, bizarra egin ondoren emateko, 100 ml-ko aftershave baltsamoa.

Mercadonaren Aitaren Eguneko Tarta

Egun berezi honetako ospakizuna, baina, zerbaiten faltan egongo litzateke Aitaren Eguneko Tarta zoragarririk gabe.

Oraingoan, 825 gramoko tarta karratuaz gozatu ahal izango duzue (8 eta 9 errazio artekoa), gaileta, esnegaina eta txokolatea uztartzen dituen konbinazio perfektua oinarri harturik egina. Ezagut itzazu tarta hau osatzen duten eta esnetan blai dauden hiru gaileta geruzak, bai eta horien artean ezkutatutako esnegain eta txokolate geruza bana ere. Nahasketa aparta hau txokolate bits batek estaltzen du osoki, “I love papá” dion esaldi kutunaz eta bibote dibertigarri batez apaindurik, biak txokolate zuriz eginak.

Mercadonaren Aitaren Egunerako Tartak konpainiak espainiar produktuen alde hartu duen konpromisoa erakusten du berriz ere, Granderroble Desserts enpresak sortu baitu, Villaviciosa-n (Asturias) daukan fabrikan, hain zuzen ere.

Kontsumitu aurretik 6 bat ordu falta diren arte izozkailuan eduki dezakezu, eta orduan hozkailura atera. Bestela, zerbitzatzeko 3 ordu falta arte itxaron, eta zuzenean kanpora atera, giro-tenperaturan desizoztu dadin.

Hain berezia den Aitaren Eguneko ospakizunaz goza ezazu, gure lurrin sorta originaletako bat opari moduan hari eskainiz. Eta festa modurik goxoenean bukatzeko, hortxe duzu Aitaren Eguneko Tarta.

Beste Zenbait Iradokizun

Aitaren Egunean zerbait berezia prestatu nahi baduzu, Mercadonaren Gurindun Hostopil Ore Fresko berriak aprobetxatu eta errezeta sinestezinak egin itzazu: goxoak, arinak, kurruskariak.

Eta Aitaren Eguna etxean eta bere jaki gustukoenetako batekin ospatzen baduzue, emaiozu ukitu berezi-berezi bat gure Burger, Patata Gajos eta Ketchup McDonald´s saltsa berriekin, Mercadonan dagoeneko eskura dituzunak.