Mercadonan duzu jada ahuakate-olio zoragarria, plater-mota guztietarako ongailu bikaina.
Mercadonaren ahuakate-olioaren ezaugarriak
Ahuakate-olioa oliba-olioaren oso antzekoa da. Fruta-gustuko olio honek trinkotasun leuna eta arina du, eta kolore berde distiratsua.
Testura, berriz, egokia du larruazalean eta ilean emateko. Horregatik, hidratatzaile gisa eta artisau-xaboi eta -krema asko egiteko ere erabiltzen da.
Ahuakate-olioa jakietan
Jakina, haren zaporea dela eta, zenbait jakirekin ere hartzen da ahuakate-olioa.
Fruta-zaporea du eta intxaur-aroma; konbinazio aproposa entsaladak, guacamolea, kremak, pasta marinatua, arraina eta parrilan erretako haragia maneatzeko.
Errezeta: ganba-entsalada mangoarekin eta ahuakatearekin
Bi lagunentzako osagaiak:
- 400 g ganba (10 ganba)
- 300 g mango-pulpa 2 cm-ko kubotan moztuta
- 1 ahuakate 2 cm-ko kubotan
- Letxuga- edo endibia-hostoak
- Lima baten zukua
- Limoi-erdi baten azal birrindua
- 2 koilarakada ahuakate-olio
- Gatza
Pausoz pauso:
- Irakinarazi ganbak 10 minutuz, xukatu, eta zuritu.
- Zatitu ganbak. Bi osorik utzi, apaintzeko.
- Jarri ganba zatituak katilu batean mangoarekin eta ahuakatearekin. Beste ontzi batean, nahasi limoi-azal birrindua, lima-zukua, gatza eta ahuakate-olioa. Ondo nahasi, emultsio bat sortzeko.
- Maneatu ganba- eta fruta-entsalada emultsioarekin. Zabaldu letxuga- edo endibia-hostoak, garbituta eta lehortuta, entsalada-ontzi batean, eta, gero, estali ganba- eta fruta-entsaladarekin.
- Jarri bi ganba oso, eta apaindu lima-zatiekin.
Errezeta: ahuakate-krema hotza urdaiazpikoarekin
Lau lagunentzako osagaiak:
- 2 ahuakate
- 1 porru
- 1 urdaiazpiko-hezur
- 75 g urdaiazpiko serrano
- Limoi-zukua
- Ahuakate-olioa
- Ura
Pausoz pauso:
- Egosi porru zatitua uretan urdaiazpiko-hezurrarekin batera, ordu-erdiz.
- Atera eta utzi hozten.
- Gehitu ahuakate-haragia, eta busti limoi-zukuarekin.
- Xehatu dena, eta zerbitzatu ontzietan.
- Apaindu aurrez frijitutako urdaiazpiko-tirekin.
- Gehitu ahuakate-olio zurrusta da txiki bat.
Beste gomendio batzuk
Probatu Hacendado ogi-xerra garidun kurruskariak, eta jan itzazu ahuakate-olioarekin.
Eguneko edozein unetarako, Hacendadoren +Proteínas postre-aukera zabala eskaintzen dizugu; baietz gustatu!.