COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonaren ahuakate-olioa zoragarria da, eta egokia entsalada, krema, pasta, haragi eta arrainetarako.

Ahuakate-olio zoragarria

2018ko ekainaren 05a

Mercadonan duzu jada ahuakate-olio zoragarria, plater-mota guztietarako ongailu bikaina.

Mercadonaren ahuakate-olioaren ezaugarriak

Ahuakate-olioa oliba-olioaren oso antzekoa da. Fruta-gustuko olio honek trinkotasun leuna eta arina du, eta kolore berde distiratsua.

Testura, berriz, egokia du larruazalean eta ilean emateko. Horregatik, hidratatzaile gisa eta artisau-xaboi eta -krema asko egiteko ere erabiltzen da.

Ahuakate-olioa jakietan

Jakina, haren zaporea dela eta, zenbait jakirekin ere hartzen da ahuakate-olioa.

Fruta-zaporea du eta intxaur-aroma; konbinazio aproposa entsaladak, guacamolea, kremak, pasta marinatua, arraina eta parrilan erretako haragia maneatzeko.

Errezeta: ganba-entsalada mangoarekin eta ahuakatearekin

El aceite de aguacate de Mercadona es perfecto para esta ensalada de gambas con mango y aguacate

Bi lagunentzako osagaiak:

  • 400 g ganba (10 ganba)
  • 300 g mango-pulpa 2 cm-ko kubotan moztuta
  • 1 ahuakate 2 cm-ko kubotan
  • Letxuga- edo endibia-hostoak
  • Lima baten zukua
  • Limoi-erdi baten azal birrindua
  • 2 koilarakada ahuakate-olio
  • Gatza

Pausoz pauso:

  • Irakinarazi ganbak 10 minutuz, xukatu, eta zuritu.
  • Zatitu ganbak. Bi osorik utzi, apaintzeko.
  • Jarri ganba zatituak katilu batean mangoarekin eta ahuakatearekin. Beste ontzi batean, nahasi limoi-azal birrindua, lima-zukua, gatza eta ahuakate-olioa. Ondo nahasi, emultsio bat sortzeko.
  • Maneatu ganba- eta fruta-entsalada emultsioarekin. Zabaldu letxuga- edo endibia-hostoak, garbituta eta lehortuta, entsalada-ontzi batean, eta, gero, estali ganba- eta fruta-entsaladarekin.
  • Jarri bi ganba oso, eta apaindu lima-zatiekin.

Errezeta: ahuakate-krema hotza urdaiazpikoarekin

El aceite de aguacate de Mercadona es perfecto para esta receta de crema de aguacate y jamón

Lau lagunentzako osagaiak:

  • 2 ahuakate
  • 1 porru
  • 1 urdaiazpiko-hezur
  • 75 g urdaiazpiko serrano
  • Limoi-zukua
  • Ahuakate-olioa
  • Ura

Pausoz pauso:

  • Egosi porru zatitua uretan urdaiazpiko-hezurrarekin batera, ordu-erdiz.
  • Atera eta utzi hozten.
  • Gehitu ahuakate-haragia, eta busti limoi-zukuarekin.
  • Xehatu dena, eta zerbitzatu ontzietan.
  • Apaindu aurrez frijitutako urdaiazpiko-tirekin.
  • Gehitu ahuakate-olio zurrusta da txiki bat.

Beste gomendio batzuk

Probatu Hacendado ogi-xerra garidun kurruskariak, eta jan itzazu ahuakate-olioarekin.

Eguneko edozein unetarako, Hacendadoren +Proteínas postre-aukera zabala eskaintzen dizugu; baietz gustatu!.