Aukeratu zure txikle gogokoenak gure barietate zabalaren artean: potokoak, poltsatxokoak edo txikle-xaflak.

Txikle-sorta, zapore-barietatea eta mugarik gabeko freskotasuna

2024ko otsailaren 19a

Zer txikle-zapore duzu gustukoen? Freskagarriak ala biziak nahiago? Zer nahiago dituzu: gragea-potoak, poltsatxoak ala xafla-paketeak? Txikle-sorta hau gustu guztietarako modukoa da, eta edozein une eta beharretarako egokia. Eraman itzazu nahi duzun lekura!

Ezagutu gure zapore- eta formatu-aukera zabala, baita tamaina-aukera ere. Gainera, ez dute azukrerik. Zein hartuko duzu?

Potoko txikleak

Surtido de Chicles Mercadona.

Potoko txikleak marrubi-, mendafin- eta menda-zaporeetan dituzu. Poto bakoitzak 70 ale ditu. Formatu ezin hobea da aldean eramateko edo etxean eduki eta behar dituzunean kontsumitzeko. Tapa daukate, ontzia ixteko eta irekitzeko oso praktikoa.

… ezin hobeak autoan eramateko

Surtido de Chicles Mercadona.

Poto hauek berariaz diseinatuta daude zure autoko eserlekuen arteko tartean sartzeko eta zurekin kilometroak egiteko. Bidaia-lagunik onenak dira!

Badakizu autoan zoazela txikleak kontsumitzea eraginkorra dela ez zorabiatzeko, eta gidatzean loak hartzeko arriskua murrizten dutela? Eduki eskura beti.

Poltsatxoko txikle freskagarriak

Surtido de Chicles Mercadona.

Nahiago duzu zure txikleak itxitura duen poltsatxo erabilerraz batean eduki, gorde eta kontserbatzeko?

Zapore freskagarriak gustuko badituzu, egon prest menda-, menda leun eta mendafin-zaporeko txikleekin gozatzeko. Zein duzu gustukoen?

Poltsatxoko askotariko zaporeko txikleak

Surtido de Chicles Mercadona.

Poltsatxoko gure txikle-barietateak baditu beste zapore batzuk ere:

  • Marrubi zapore klasikoa, 32 alekoa.
  • Jengibre- eta limoi-zaporea, 32 alekoa. Jengibre-aterakina dute, ukitu min eta aromatikoa indartzeko. Zapore biziagoa bilatzen baduzu eta jengibrearen indar guztia esperimentatu nahi baduzu, 2 gragea kontsumitzea gomendatzen dizugu. Ausartuko zara?
  • Jatorrizko txiklea, betikoa; hau ere 32 aleko sortan daukazu. Fruta-zaporekoa.
  • Fruta-mixa, XXL tamainakoa, 25 ale. Txikle handiak maite dituztenentzat. Meloi-, marrubi-, melokotoi- eta mugurdi-zaporeak.

Txikle-xaflak

Surtido de Chicles Mercadona.

Txikle-xaflak nahiago dituzten gustu klasikoetarako, bi zapore ditugu: mendafina eta sandia. Pakete bakoitzean, 12 ale dituzu.

Beste gomendio batzuk

Otordu artean mokadu bat hartzeko zerbait nahi baduzu, gure fruitu lehorrak eta fruta deshidratatuak gomendatzen dizkizugu, zure elikadura osasungarrirako lagungarri.

Gozokiak konbinatzeko zalea baldin bazara, ezingo diezu eutsi gure Gozoki-mixei.

Gustatzen zaizkizu arto-krispetak? Aukeratu gure barietate gazi eta gozoen artean.