Gure supermerkatuetan aurkitu dezakezu % 100 xilitol duen lehen txiklea.

% 100 xilitol duten txikleak: zure hortzak zaintzeko osagarri

2022ko abuztuaren 19a

Hona hemen gure supermerkatuetan aurkitu dezakezun % 100 xilitol duen lehen txiklea.

Landare-jatorriko xilitol edulkoratzaileari esker, berezia da txikle hau, hortzak zaintzen lagundu ez ezik, freskotasun-sentsazio paregabea ematen baitizu.

Zer da xilitola?

Edulkoratzaile bat da, ezaugarri hauek dituena:

  • Landare-jatorrikoa da: artotik eta/edo urkitik eratorria.
  • Hortzak zaintzen laguntzen du: ikerketa zientifikoek bermatzen dute xilitolak txantxarra izateko arriskua murrizten duela. Horregatik, haginlariek azukrerik gabeko txikle xilitoldunak gomendatzen dituzte.
  • Beste edulkoratzaileak ordezten ditu
  • Honako pertsona hauek ere kontsumi dezakete:
    • Fruktosarekiko intolerantzia dutenek.
    • Fenilzetonurikoek, hots, aspartamoarekin arazoak dituztenek.

% 100 xilitol duten txikleen ezaugarriak

Imagen Texto Chicles 100 Xilitol

Halako txikleei esker, hats freskoa izango duzu luzaroan, eta, aldi berean, hortzak zainduko dituzu. Ezaugarri nagusi hauek dituzte:

  • Zapore eta aroma atseginak dituzte. Freskotasun- eta garbitasun-sentsazioa ematen diote ahoari.
  • Produktu berritzailea da: Espainian edulkoratzaile gisa xilitola bakarrik duen lehen txiklea da, eta gure supermerkatuetan saltzen dugu.
  • Modu zaporetsu eta dibertigarrian laguntzen dute hortzak zaintzen.

Beste gomendio batzuk

Fruta deshidratatuzko snackaren alternatiba bat proposatzen dizugu, azukre erantsirik gabea, eguneko edozein ordutan jateko.