Birziklapenari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk argitu ditugu, zuri hondakinak bereizten eta hobeto erosten laguntzeko.

Birziklatzeari buruzko oinarrizko lau kontzeptu

2020ko irailaren 02a

Gaur egun, askotan entzuten dugu birziklatzeari buruz hitz egiten. Egunero entzuten edo irakurtzen ditugun termino askok, gehienetan, ez dute izaten behar besteko azalpenik. Horregatik, ez da harritzekoa ondo ez bereiztea hitz batzuen zentzua; adibidez, hauena: “birziklagarria”, “birziklatua”, “berrerabilgarria” edo “konpostagarria”. Garai berriak, kontzeptu berriak. Baina... Gauza bera esan nahi dute? Zer da zehazki gauza bakoitza?

Gero eta maizago entzuten edo irakurtzen ditugu; batez ere, zerbait erostean edo etxean hondakinak bereiztean. Batzuk argi samar daude; beste batzuk, beharbada ez hainbeste. Horregatik, garrantzitsua da ideiak argitzea: etxean hondakinak hobeto bereizten lagunduko digu, baita erosketak hobeto informatuta egiten ere.

Konpostagarria

Compostable.

Produktu edo bilgarri bat konpostagarria da, baldin eta harekin konposta —hau da, kalitatezko ongarri organikoa— egin badaiteke. Hori da material konpostagarrien eta biodegradagarrien arteko alde nagusietako bat.

Produktu konpostagarriak hondakin organikoen edukiontzira bota behar dira, halakorik badago. Hala, tratamendu industrialeko instalazio batera eramango da, eta, baldintza jakin batzuetan jarrita, nekazaritzan erabiltzeko ongarri bihurtuko da.

Birziklatua eta birziklagarria

Ez dira gauza bera! Edukiontzi horian jarritako ontziak, tratamendu-instalazio batean, lehengai bihurtzen dira. Lehengai hori produktu birziklatuak egiteko erabiltzen da: produktu birziklatuak egiteko, ez da baliabide natural berririk erabiltzen.

Produktu birziklagarri bat txanponaren beste aldea da: berariaz diseinatua dago bere materiala birziklatze-tratamendu baten bidez berriro aprobetxatzeko. Ez du zertan material birziklatuz egina izan, baina birzikla daiteke.

Reciclado.

Reciclable.

Berrerabilgarria

Produktu berrerabilgarrien kontzeptua ezin errazago ulertzen da: helburu jakin baterako behin eta berriz erabiltzeko pentsatua dago, horretarako tartean inolako tratamendu berezirik egin beharrik gabe; adibidez, erosketak eramateko. Etxetik poltsa hartu eta eramateaz gogoratu behar duzu, besterik ez!

Reutilizable.

Ekonomia zirkular bateranzko trantsizioan, kontsumitzaileok badugu zer esana, eta ekarpen asko egin ditzakegu. Oinarrizko kontzeptuak ezagutzeak gero eta bizimodu jasangarriagoa izaten lagunduko digu.

 

Reciclaje.