Red de proveedores

Hornitzaileen sarea

Mercadonak lankidetza estua eta jarraitua du hornitzaile eta bitarteko hornitzaile espezialista guztiekin. Konfiantza eta produktu bakoitzaren espezializazioa dira lan-harreman horren oinarriak.

3.000

produktu-hornitzaile eta bitarteko hornitzaile espezialista baino gehiago

14.000

hornitzaile ez-komertzial

eta zerbitzu-hornitzaile

baino gehiago 

Eredu arduratsua

Mercadonak harreman-eredu arduratsua du hornitzaile eta bitarteko hornitzaile espezialistekin. Horregatik, kalitate sendoan, elikagaien segurtasunean eta prezio hobeezinean ez ezik, beste alderdi batzuetan ere jartzen du arreta. Adibidez, maila berean jartzen duen beste eskakizunetako bat da bere jardueran etikaz jokatzea. Horretarako, ekoizpen-irizpide jasangarri batzuk ditu, erantzukizun sozialera eta ingurumen-erantzukizunera zuzenduak, erabateko konpromisoa du giza eskubideen defentsarekiko, jardunbide egokiak bultzatzen ditu animalia-ongizateari eta arrantza eta nekazaritza jasangarriei dagokienez, eta hazkunde partekatua eta gizartearentzako balioa helburu dituzten estrategia komunak ditu.


Hazkunde partekatua 

Mercadona Proiektuaren eraginari esker, hazkundea eta garapena eragiten dituen ekosistema bat sendotu da, eta orotariko banaketaren sektorean erreferentziazkoa den industria-kluster bat sortu eta sustatu da. Espainian eta Portugalen ez ezik, konpainia beste 13 herrialdetan aritzen da. Horietan, 37 pertsona ari dira hornitzaile eta bitarteko hornitzaile espezialista onenekin lanean, Mercadonaren produktu-aukera eta zerbitzua indartzeko.

28.320 M€-ren

erosketetan

Espainia eta Portugalen

27.142 M€

erosketetan 

Espainian 

1.178 M€

erosketetan 

Portugalen 


Logistika eraginkor eta jasangarria

Mercadonak Espainian eta Portugalen dituen 1.681 supermerkatuak hornitu ahal izateko, sare logistiko eraginkor bat du. 

16

bloke logistiko operatibo 

276 M€

-ko inbertsioa